Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2024

Tetas Frias zuzenean Hiruputzun

Aste honetatik aurrera, ostegunero eta gaueko 21:00etatik aurrera, Arraio Irratiak grabaturiko kontzertuak entzuteko aukera izango duzue FMko 99.3an.

Entzun ahalko duzuen lehen kontzertua, Bartzelonako Tetas Frias taldeak Hiruputzun eskeinibzuen zuzenekoa da, Lege Berria kolektiboak antolatuta.

Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroaren 24ean gure liburuzainak esklusiban ekarritako materiala izan dugu. Hain zuzen ere Garoa liburu dendan izan zen poesia errezitaldi bat. Munduko Poesia Kaierak bildumako emakumeen zenbait poemaren irakurraldia egin zuten bertan Itxaro Bordak, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugaldek, Isabel Etxeberriaren eta Maialen Berasategiren gidaritzapean.

Entzun ezazue!