Press "Enter" to skip to content

Kantauriko Surf Liga hizketagai gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Asteburuko euri jasek ez gaituztenez eraman, eguzki printzekin gatoz beste astebetez zuengana. Gaurkoan beti bezala lehengo zatian emaitzak izango ditugu, saskibaloiko garaipen handiari errepaso sakona eginaz.

Honez gain surfari tarte berezia eskainiko diogu. Matematikekin arazo batzuk izan arren 11. aldiz Kelly Slater izan dugu ASPko txapeldun. Bere ibilbide luze zabala ez dugu sakonduko askorik baina egin duen lana goraipatuko dugu. Txapel hau Kaliforniko San Francisco Rip Curl Pro 2011 lehiaketan irabazi du nahiz eta froga hau agian bere oinordeko izango den Gabriel Medinak irabazi duen.

Surfarekin jarraituaz kantauri aldera egingo dugu salto. Goi mailako txapelketen ereduak alde batera utziz liga parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dute. Proiektu honen berri emango dizuegu gaurkoan. Zuen aldetik zerbait gehiago jakin nahi ezkero honen inguruan bixitatu Kantauri Surf Ligaren web orria.

Saioa amaitze aldera hondartzatik mugitu gabe plaieroetako kiniela egingo dugu beste, gogoratu zuek ere parte har dezakezuela feizbukaren bidez edota gure helbide elektronikora idatziaz izerditan@arraio.net

Bukatzeko 4. Emayonk Lori pala txapelketa errepasatuko dugu, ligako eta kopako kanporaketak amaitzear daude eta gogoratu larunbatean 11tan Manuelako Fronotoian izango dire finalak.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude