Podcast: Play in new window | Download
Kaixo lagunok!
Aste honetan ere beeete beeetea izan dugu Zirrimarrak. BEE Bertso Eskolen Eguna izango da azaroaren 24an Zarautzen, eta horren inguruan jardun dugu antolatzaile lanetan dabilen Zarauzko Bertso Eskolako kide Ibon Aristirekin. Eta nola ez, joan den astuburuan izandako XILABAko final handia ere ekarri dugu gurera. Horrez gain, nahiko albiste, lehiaketa… izan genuen, eta Isuo gure musika aditu propioaren kolaborazio bikaina ere bai.
Hemen duzue entzungai asteazkeneko saioa. Hurrengo astean, Zarauzko euskalgintzan jo ta su diharduten hainbat lagun izango ditugu gonbidatuak; besteak beste, Korrrika 18 eta EAEko Euskararen Legearen 30. urteurrenaz aritzeko. Badakizue, Arraio Irratian! FM 99.3! Ez galdu!
Be First to Comment