Press "Enter" to skip to content

Surfa eta historikoak gaur Izerditan blaien

Kaixo entzule!

Gaurkoan saio bikain bat prestatu dugu zuentzat. Asteburu honetan herriko talde askok atsedena izan dute, hala ere jolastu dutenen emaitzak emango dizkizuegu fin-fin.

Australiara ere joango gara, bertan aurreko astean aurreratu bezala Margaret Riverren Drug Aware txapelketa jokatu da eta Aritz Aranburuk lan txukuna egin du final laurdenetaraino iritsiz. Gainera gaur hasi da Melbournen, Bells Beachen gorengo zirkuituko bigarren txapelketa eta hau ere aipatuko dugu.

Azkenik denbora izango dugunez pare bat historiko izango ditugu zuen gozagarri. Aspaldian ez ditugu ekarri gela arroxera garai bateko kirolariak eta gaur gogotsu gaudenez bi ekarriko ditugu. Ez galdu gaurko saioa bikaina izango da ta!!
belli_wladmir_02a

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude