Press "Enter" to skip to content

LIBRE izanik Zarautz ehuntzen

Iepa kaixo!!

Igande hontan, Urriak 20, gonbidatu dexente izango ditugu Arraio irratiko gela arroxan bertan.

Alede batetik, aste hontan hasi diren 2 makro epaiketak izango ditugu hizpide eta LIBRE egitasmoaren berri izango dugu taldeko kide baten ahotik.

3 zarauztar ditugu inputatuak, eta hauetako batekin, Esther Agirrerekin hain zuzen ere, izango dugu aukera hasi berri den epaiketa honen inguruan jarduteko

Honen ostean berriz, Zarautz ehuntzen udal planaren inguruan arituko gara. Hontaz jarduteko, Gari Berasaluze eta Aser Lertxundi zinegotziak izango ditugu gurean eta azken informazio iturrien arabera, herriko alkate den JL Illarramendi ere bertan izango dugu.

Ba hoixe, iganderako plana. Edozein galdera, duda, iritzi edo zerbait bota nahi izan eskero, ez moztu. 943868183 tfno zbkira deitu edota facebookean mezua bidali.

Ale ba, adiorik ez, igandea 21´rak arte baizik

libre

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude