Press "Enter" to skip to content

BORROKA OROITUZ

Igande hontan, Otsailak 28an, Borrokaren oroimenean murgilduko gara.

Hasteko, Martxoak 3 elkarteko kidea den Lander Gartzia izango dugu tfnoaren beste aldean.

Ostean, Herri ekintza elkarteko kidea den Urkirekin solastuko gara. Hauek, 1976ko Martxoaren 3ko esentzia ideologikoa, gaurko errealitatera ekarri nahi dute. Borroka baten oroimenari, ezin baitzaio atzera begiratuta soilik eutsi.

Eta bukatzeko, Pasaiako sarraskia izango dugu hizpide, zoritxarrez. 32 urte eta gero epaileak auzia artxibatzea erabaki baitu berriro ere.

Ez omen dago aski frogarik.

Hontaz aritzeko, Santi Gonzalez abokatuarekin izango gara zuzen zuzenean.

Hau dena, igandean 21’etatik aurrera… Estatuari gerra! Beti!

martxoak3

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude