Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Patiyoko Atzuak 3.7.- Beatriz Egizabal faxismoaz eta umoreaz

Kaixo, entzule maiteok:

Zer moduz zabiltzate?

Aldaketa klimatikoarekin harira, agian, esan ezin dugun arren, larunbatekoa gure neguko lehen programa eta 2024ko azkena izan zen. Saio benetan luzea egin genuen urtea ondo amaitzeko. Jorratutako gaien artean, atzuok nerabeen artean ematen ari den ideia faxisten normalizazioa izan genuen hizpide.

Gure sorpresarako gonbidatuak boligrafoa hartu eta gaiaren inguruan berriketan jarraitu zuen elkarrizketa hasi orduko, umoreak berezko duen seriotasunarekin. Izan ere, gure gonbidatua Bea Egizabal izan zen Euskal Herriko pertsona askori barre mordoa eginarazi digun pailazo, aktore eta kimikaria! Aupa Beatriz! Plazerra izan zen zu gehixeago ezagutzeko aukera izan eta zurekin beste behin ere barre egitea. Bihotzez eskertzen dizugu.

Besterik ez entzule maiteok, soilik gogoratu nahi dizuegu gure urteko azkenengo saioa abenduaren 28an izan zela 😉 jajaj

Besarkada bana bidaltzen dizuegu!

Patiyoko Atzuak 3.6. – Nerea Hernandez, Salsa Batxata Kuir

Kaixo entzule maiteok!

Zer moduz doa asteburua? Ikusi zenuten Gipuzkoako Bertso Finala? Zorionak Alaia, bertso saio izugarria, azkenian! Ta zorionak zuri ere Aner!

Aste hontan Nerea Hernandez izan da gurian, donostiarra, salsera eta batxatera da, besteak beste. Salsa Batxata Kuir egitasmoko sortzaileetako bat eta irakaslea ere bada. Hortaz, hori izan zen elkarrizketako hizketagaia. Salsaz, batxataz, followerrez, leaderrez, hostoez, haizeaz eta dantzatzeko espazio seguruez hitz egin genuen.

Gainontzekoan, ba Euskal Herri osuakin sartu ginan, pastilla urdina zein gorria hartu duenataz, alegia. Beraz, gehiegi ez gea luzatuko hemen lerro hauetan, nahikua hitzein genun eta. Entzun irratsayua eta saiatu ez ofenditzen, mesedez.

Besterik gabe, hurrengora arte.

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.5: Oholtza gaineko olatu feministan!

Kaixo, entzule maiteok:

Zer moduz zeate? Gaurkoan dakarkigun saiua ohikoa baino motzagoa izango da. Izane, Patiyoko Atzuok gure saiotan behin baino gehiotan iragarri deun gisara, aurreko larunbaten Feministaldian egon giñan. Egiya esan, ez dakigu nola etzigun bihotzeko batek eman urduritasunan ondorioz.

Gure jendaurreko eta zuzeneko saiuan Emakumeak Surflariko kide diren June eta Amets elkarrizketatzeko aukera izan genun. Emakumeak Surflari jada 3000 emakume baino gehiagok parte hartu duen ekimena da eta gure elkarrizketatuek horren nondik norakoak kontatu zizkiguen.

Oholtza gainera igotzea guretzat pausu garrantzitsua izantzan eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkieu gu “ere” ikustera etorri zian lagun zein entzuleei, zuen berotasuna gabe ez genulako holako ezer itia lortuko 😉 Eskerrik asko baita Feministaldiari (eta Mijori batez ere) gugan konfiantza izateagatik.

Besarkada bana danoi!

1,2,3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.4. Oihana Rodriguez, AKALEIA

Kaixo entzule maiteok!

Zemuz dua asteburua? Atzo Oihana Rodriguez izan giñun gurian, Akaleia musika taldeko sortzailia, zumaiarra, musikari eta artista, Urola Kostako pop izarra! Eskerrik asko Oihana gurian izateagatik, plazerra izan zan.

Askotariko gaiak izan genitun hizpide, besteak beste, atzo, azaroak 16, 86 urte Ebroko bataila faxistek irabazi zutela, Gerra Zibileko batailarik bortitzenetakoa izan zen. Esan bezala, faxistek irabazi zuten (alemaniar nazi eta italiar faxisten laguntzakin) eta erabakigarriya izan zan gerran. Efemeride honekin albiste bat eta hausnarketa bat ekarri genuen atzo, ze faxismua ez da iraganeko kontu bat soilik eta tamalez, ez da Europatik datorren zerbait, betidanik hemen eon da eta daon ideologia bat da. Horren adibide da Donostiako Egia auzuan gertatu zana aurreko hilabete bukaeran eta jarraitzeuna hilabete hontan: atzo Donostian sortu dan talde faxista baten ingurua hitzein genun eta Egian sortzen ari diren istiluez. Gehiago jakiteko, entzun gure sayua!

Horretaz aparte, gure gonbidatuak, Oihanak Akaleia proiektuaren berri eman zigun. Baina horretaz aparte, bere musika ibilbidiaz, bere musika ikasketez, bere kantu eta diskoez ere hitzein zigun. Gainea, musika munduan bizi izan ditu beste hainbat eta hainbat esperientziez ere kontatu zigun. Bakizue, entzun sayua, interesgarriya izan zan eta!

Portzierto, gogoratu Feministaldian egongo geala azaruak 30ian, Tabakaleran, zuzeneko sayua egiten 18:45ean! Zatozte!

Besterik gabe, 1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.3. Aner Peritz, bertsolaritzaz eta abar

Kaixo entzule maiteok!

Ai altzeate asteburu luze hau aprobetxatzen? Ba gu herriya zaintzen geatu gea eta depaso hirugarren irratsayo hau prestatu dizuegu. Dakizuen moduan, gau beltza ospatzea azaruak 1ian eta Libek sortzaileen txokorako “La LLorona”-ren ipuina ekarri digu, bere gaineko irakurketa feministarekin zein bere poesia batekin eta guzti! Eskerrik asko Libe!

Horretaz aparte, irratsaioko erdigunia, beti bezela, elkarrizketatua izan da eta gaurkuan Aner Peritz izan da gurian, mamarratxa, disidente, bertsolari eta podcasterra, besteak beste. Bertsolaritzaz jardun degu, baina ez hori bakarrik. Izan ere, ibilbide artistiko luzia daka gazte honek eta berak zein beste batzun artian sortutako hainbat emanalditaz zein BTN podcastaz ere jardun gea irratsayuan. Artista disidente bezala bere bizipenak zeintzuk izan dian galdetu diogu Anerri eta benetan interesgarriyak gurekin partekatutakuak.

Azkenik, gaur da Arraioko kurtso hasierako festa, beraz, gerturatu zaitezte Hiruputzu Gaztetxera 21:30ean, Braulio eta Nabasi taldiek joko dute kontzertuan eta kurtso honetako programazioa ere aurkeztuko degu.

Besterik gabe, 1, 2, 3, TUMAMARRATXA!