Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Patiyoko Atzuak 3.2. -Aiora Enparantzarekin umoreaz-

Kaixo, entzule maiteok:

Zer moduz zaudete? Patiyoko Atzuok beste behin ere gure “matiné” saioa in genun larunbatian. Aurreko saiuan sorpres galanta hartu zun Patiyoko Atzo batek, izane itsasgarriak egitea erabaki du eta beste atzuak. Bai, bai irakurri dezuena….pegatinak dazkaula, iuju!

Sortzaileen txokoan “Algara Mutilatuak” Ane Labakak beste emakume batzukin umoreaz idatzitako Lisipe bildumako liburua izan genun hizpiden. Azken batean, umoreak boteriakin dakan lotura ukaezina da eta barregarria zer dan edo zer ez dan nork erabakitzen du? Emakumeen umorea zergatik gutxietsi da ? Erantzunak jakin nahi badituzue entzun gure saiua edo irakurri liburua 😉

Saioko une politena, ordia, gure gonbidatuakin partekatu genuna izantzan. Aiora enparantza izan genun gela arrosian, egina eta eskuina dan bakarrizketari, aktore eta itzultzaile donostiarra. Bakarrizketari gisa bere esperientzian berri eman zigun eta akotore dan neurrian ere, zertan dabilen kontatu zigun. Generoak ere bere umorea egiteko modua zeharkaten dula aipatu zun eta baita, bere bakarrizketak biografiak “fikzionatua” dutela iturburu. Eskerrik asko Aiora etortzeagati, artista galanta zea!

Agendan berriz, Arrosa Sareko topaketetara gindoazela esan genun. Ataunen izantzian eta gure sorpresarako jende oso interesgarria ezagutu genun! Gora Arrosa!

Besterik ez, hemendik bi astera arte entzule kuttunok!

Besarkada bero bat 😉

1, 2, 3 TUMAMARRATXA

3. Denboraldiaren hasiera! Patiyoko Atzuak 3.1. – Oriyoko Pakak –

Kaixo entzule maiteok! Egunon!

Denboraldi berriyakin hasi gea eta nobedadiakin gatoz, hasteko, ordua: bi larunbatian behin eongo gea Arraion zuzenian, goizeko 11:00tan. Errepikapenak, aldiz, astian zehar izangoia, uste deu asteazkenetan 20:30tan.

Bueno, ba gaurkuan sarrera eman diyou denboraldi berriyai berrit txar batzukin hasi gean arren (Israelen sarraskiak Palestina eta Libanon), berri onak ere aipatu ditugu: Agur Alex Sardui, bazan garaia!

Baina nola ez, plater nagusiya gonbidatuak izan dia: Oriyoko Pakak! Andoni eta Jon izan dia gure elkarrizketatuak, Oriyokok eta mamarratxok. Eskerrik asko gurian izateagatik. Oriyoko Pakak taldia zer dan azaltziaz gain, Orio mailan iteituen ekintzak eta herrigintza ere azaldu dizkigue, anegdota eta kotilleo pare bat tarteko, guri gustatze zaigun bezela. Eskerrik asko itezuen lanagatik eta LGTBIQ+ kolektibuan alde hain ondo borrokatzeagatik.

Besterik gabe, geyo jakiteko, entzun sayua!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak: 2.denboraldiaren amaiera!

Arratzalde on, entzule maiteok:

Udara jada ate joka datoR eta, ondorioz, iritsi da oporrak hartzeko momentua. Aurreko saiuan esan genizuen, baina, ekainak 15ian Oriyon MEFSSTeko bazkalostia girotzen eon giñan. Bai, bai, Oria ibaiaren ertzian ingenun saiua. Tamalez, ez genun lortu soinuaren kalitatea hemen igotzeko bezain ona izatia eta, beraz, bertaratutakoek soilik izan zuten programaz gozatzeko aukera. Egiya esan esperientzia berria izan zan eta eskerrak eman nahi dizkieu MFESSTeko antolatzaileei, Etxeluze Gaztetxeari, Naiarari eta Oriyoko parre onena dakan pertsonai jejej Gora Oriyoko PAKAK!

Bestalde, bukatu aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuei gure entzule kuttunei, hor gure txoakei danak entzuten eotegaatik eta, noski, gure saiora etorri zeaten guztiyoi! Gure irakasle batek urte bukaeran esate zigunakin agurtu nahi deu denboraldia ” Ondo esanak kontuakn hartu eta gaixki esanak barkatu!”

Euskal Herriko eozein bazterretan topo ingo deulakuan, hurrengo astian EHZ iiiiiiufi!

TOURIST GO FUCKING HOME!

UDARA ON ENTZULE MAITEOK!

1,2,3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 2.17 sayua, Pintorerak!

Kaixo kaixo!

Hauxe izan dala tenporada honetako azken sayua gela arroxian! Baina ez azkena e, …

Gaurkuan Mari Kruz, Pilar eta Maite izan dia gurian, Pintorerak! Hiru señora artista, saltsera, feminista eta errespetuz baino, behingoz hiru atzo etorri dia gurera! Haien arte prozesua azaldu digute, bakoitzak bere estilotik, baina modu kolektibuan ere jarduten dute, makina bat erakusketa egin dituzte iada eta datozenak! Larunbat honetan egongo da Mari Kruz emakume sortzaileen azokan!

Horretaz aparte, Europako hauteskundeetaz ere jardun genun, sartu zaigu atetik eskuin muturra barruraino, … eta notizi txarrekin jarraituz Amazonen datu bilketaz ere mintzatu gea.

En fin, gauza geyegi re eztizuet idatziko, horretarako entzun irratsayua eta kitto. Lanetik etorri berria naiz, berua iteu ta neka neka inda nao eta!

Portzierto, denboraldiko azken irratsayua larunbat honetan egingo degu, Oriyoko Etxeluze gaztetxian, Mefesten edo Mffesten edo Mefssten, … bueno, Musika Errebolta Feministan, alegiya. Bazkalostian, sorpresatxo batzuk tarteko.

Jaiak eta EHZ hasteko desiatzen gaude gu!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 2.16. sayua! Amaia Elizagoien ipuin kontalaria.

Kaixo, entzule maiteok:

Zemouz zaudete? Gu udara iristeko irrikitan, nekauta baigaude. Aurrena atzotako bat pneumoniakin, oain bestia, lunbaguakin eta, gainera, mundua hankaz gora. Ondorioz, saio honetan ere berriak ekarri ordez, sortzaileen txokoari tartia itia pentsatu deu. Ipuinak oinarri izan ditun saio honetan, alde batetik haurtzaroan kontatzen zizkiguten istoriyan inguruan jardun deu eta, beno, onena gure atzuan Salbatore Mitxelenako lehen saria irabazi zun ipuina: Eztarria urratua zeukan oilarra edo holako zoze (ez galdu, oilar afonikua entzuteko aukera!)

Gure saioko onena, ordia, gure gonbidatu izan da! Amaia Elizagoien oronozdarra izan deu, ipuin kontalaria eta ameslaria. Ohiko ofizioa izan ez arren, hor ibiltzea Amaia Euskal Herriko umeei zein helduei euskarazko istorio ezin politaguak kontatzen. Batzutan bakarrik eta bestetan konpañian, gure gonbidatua nekaezina da eta, bere lana prekarioa izan arren, maite du iten duna. Horregatik, urte luzez jarrai dezala txoko desberdinak alaitzen! Ahozkotasunaren garrantziaz, euskaraz kulturaz gozatzearen garrantziaz, inprobisazioaz eta sormenaz aritu gea berekin. Eskerrik asko gure gela arroxea etorri eta tarte goxo hau eskaintzeagatik!

Eta, besteik ez, agendan Arraioko urteurreneko azken ekitaldia (Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena), Usurbilgo Aitzaga tabernako festa eta……udaberriko onena, laister, Etxeluze Gaztetxian, MFEST! Patiyoko Pailazuak bertan eongo dia !

Hurren arte danoi, 1,2,3 TUMAMARRATXA!