Press "Enter" to skip to content

Egilea: barrez

adsafvdgveve

BARREZ ABIATZEN DA

gaurtik hasita astelehenero 19’00etatik 20’00etara Auzolan Ekimenaz jardungo dugu.

Lehen saioan, girotzen joateko, Joseba Azkarraga lagunak kokatuko gaitu

arratsa luzatzen 21’30etatik aurrera BARREZ

aukerena ei den planeta honetara ekarri gintuzten aukera ei zen garaian

bizitzaren zatirik handiena benetan maite ez dituzten gauzetan igarotzea aukeratu ei zuen gehiengoak, ordainetan bizirauteko eta zorionerako beharrezkotzat saldutako metal preziatua jasoaz

txanponak eta haien balioa debaluazioan denez
gure denbora eta haren balioa ere debaluazioan dela sentiarazi asmoz

askatasuna eta denbora duzun heinean aberats zara
zure denbora askea
aberastasun iturri tai gabe

Barrez freskagarria, gaur 21’30etatik aurrera

urak dakarrena urak daroa
urak daroana dakar urak

mezu bat dakar, mezu bat daroa, urak
uraren edertasun ezkutuak, urak

mezu bat dakargu, mezu bat daroagu, guk
gure edertasun ezkutuak, guk

ilargi ezkutuzko gau honetan mezu bat
uhin hauek, amets honek

edertasun ezkutuzko mezua, uraren edertasun ezkutua
zugan gauza dadin, zugan ager dadin

ekarri gisan eroango zaituzten eder hori