Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Gaizkiaren ardatza aztertzen Gilorekin

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, urtarrilaren 19an, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gurekin (naiz eta sansebastian bezpera izan). Berarekin “gaizkiaren ardatza” deitzen dieten hainbat herrialde aztertu ditugu. Venezuelan izan berri da, baita Iranen ere. Bi herrialde horietan ikusitakoak aipatu dizkigu, baina baita Yemen, Siria edo Palestinako egoerak ere.

Entzun ezazue!

2025eko lehen eztula!

Iepakaixou ia denoi!

Hasi dugu beste urte bat, eta hemen duzue gure urteko lehen eztula.

Irratsaioaren lehen zatian Urola Kostako Etxebizitza Sindikatuko kidea etorri zaigu. Ze lan egiten duten azaldu digu, etxebizitzaren egoera zertan den ere kontatu digu. Beraiekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eta emaila ere utzi dizkigu: 633349418 eta esindikatua.urolakosta@gmail.com

Ondoren, Argiako Egonarria podcastaren azken atala emititu dugu. Urteetan gure kolaboratzailea izan den Aitziber Saroberi egindako elkarrizketa da, bioaniztasunaren galerak planetan duen eraginari buruz.

Entzun ezazue!

 

Aroztegiko borroka eta Nerea Loiolaren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Urteko azken eztula bota dugu. Eta 2024ko azken saio honetan, lehenik, Baztan aldera joan gara, Aroztegiko gatazka ezagutzera. Bertan eraiki nahi duten proiektu espekulatibo baten aurkako borroka aurrera eramategatik 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 eeuurotako isunak jaso berri dituzte. Afera zertan den jakiteko aukera izan dugu bertako kide baten ahotik.

Ondoren Garoa liburu dendako liburu aurkezpen bat ekarri dugu gure uhin askeetara. Nere Loiolak bere azken liburua (Minaren mendekuak) aurkeztu zuen duela aste batzuk eta esklusiban entzuteko aukera izan dugu.

Galdu egingo duzu?