Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

iepala!!!!!
Lehengo igandean bezala, ta zeatik ez esan, igandero lez, ikaarrizko irratsaioa izanen dugu. Ez in dudik.
AEKko 2 Amaiak izango ditugu azken korrikan balorazioa eginez.
Honen ostean, Gurekin Wayko 2 kide pelayosanak antolatzea sortzen duen aurrelanetaz eta noski, festetako egitarauaz arituko zaizkigu. Eta bukatzeko, Marmol F.T.ko 4 delinkuente izango ditugu. Autoritateari atentatzeaz leporatua, asteazkenean izango dira epaituak Donostiko epaitegian. Alegiya, beste muntai polizial baten aurrean izango gera igande hontan ere.
Eta ahaztu gabe betiko asteko errepasua. Ba hoixe!! Adiorik ez, iganderarte baizik!!

Bero – bero gela arrosean

Iepala!!
Ba bai. Igande hontan “Bero”nika izan genuen gurekin batera. Sexologa da bera eta sexualitateaz aritu ginen solasean. Joku erotikoak, pornografia, punto G,…
Baita ere Jardineroren ahots sensualarekin batera beste 2 gonbidatu izan genituen saio hasieran. Ariola
ko 2 kide, hain zuzen ere. Zertarako, zergatik, aurrera begira…
aritu zitzaizkigun biak.
Eta bukaeran Bjauna izan genuen Ijaunaren berri ematen.
3 orduko saio bero goria…

15M plataforma eta Miren “Mondra”

Iepala!!
Igande hontan urritizkina, tlfnoa bai, izan genuen sutan. 5 elkarrizketa izan genituen. Alde batetik, Bartzelonan aurkitzen den Fernandorekin, zein komunikabide komisioko kide den, aritu ginen luze eta zabal Kataluñako plazan burutzen ari den akanpaldian inguruan. Asanbladan antolakuntza, horizontaltasuna nola eraman hainbeste pertsona ezberdinen artean, larunbateko “garbiketa”,…
Honen ostean aski ezaguna dugun Miren “Mondra”rekin izan ginen, igande hontan homenaldi bat egin baizitzaion herriko plazan.
Gaur Arrano dena, lehen Mondragones izan zen eta honen ibilbideaz aritu ginen. Hango tortila patata mitikoak, itxierak, Telesforo Mojonen bixita, eta beste mila kontutaz aritu ginen. Oso gustora, bai bera bai gu.
Bita ere Labin inguruko berriak izan genituen eta Azpeitira ere joan ginen Larunbateko presoekiko Elkartasun eguna nola joan zen jakin nahian.
Betiko kontuk ere izan genituen, noski.
Eta hurrengo igandean baita ere bizpairu gonbidatu ezberdin izango ditugu, baina kasu hontan fisikoki Arraio irratiko gela arrosean.
Ale ba, Adiorik ez, Iganderarte baizik!!!!

Igande hontan Bildutasuna

Ba hoixe!! Igandean 21’00tatik aurrera Bildutasunako 2 kide izango ditugu gurekin batera.
Jardinerok zin egin du bertan izango dela eta ondorioz Edonato eta biak izango dira aspaldiko partez Arraioko egoitza nagusian,
ta ez bakarrean. Kalea ere gurea baita, 14ean erakutsiko dugun bezala. Arraiok Maiatzaren 20an 5 urte beteko ditu eta izugarrizko egitaraua antolatu du. Noski, honen berri ere emango dugu.
Up ARRAIO!!!

Utzi pakian!!!!!

Aufili!!!
Atzokoan Labi ta xaporra izan genituen hizpide, nola ez. Nahiz eta Jardinerok eta Malintxek, berriro ere, huts egin, Ahuntzak aurrera egin zuen Edonatoren eskutik. Gela arrosean izan genuen Josune, Labiren neskalaguna, eta tfno bitartez Oihartz, Xaporraren emaztea. Aste guztiaren balorazioa egin zuten eta bukatzeko, atzo bixita izan zutenez, zermoduz zeuden jakiteko aukera izan genuen.
Gero bukaeran, beste gonbidatu bat ere izan genuen, Hodei Bertso. Honekin Marasma egitasmoak egindako gazte diagnostikoataz aritu ginen.
Ah! ta Ijaunan 3. kronikatxua ere izan genun, Sototik iritsi berria.
Besteik gabe, adiorik ez iganderarte baizik!!!