Press "Enter" to skip to content

Egilea: hankak_lurrean

Ekoalde Nafarroako proiektu berria eta sendabelarrak gaurkoan

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan senda belarrak landuko ditugu  Sara Letamendiaren ahotik eta jakinduriatik.  Dagoeneko lora galtzen hasia den elorri zuria eta larrosaren gainean jardungo zaigu Sara. Bestetik Nafarroan garatzen hasi den ekimen berri baten inguruan ariko gara hizketan, hain zuzen Ekoalde egitasmoaren kide den Asierrekin.  Gaurkoan ere arratsaldeko 20:00 21: 00 artean. Osasuna eta Askatasuna!!!

Abeltzaintza eredua eta Oarsoaldeko Labore elkartea

Gaurko ttirriki ttarrakan (hankak lurrean) bi gai izango ditugu lantzeko. Lehenik eta behin Aitziber Sarobe gure kolaboratzaileak gai pottolo bati helduko dio, abeltzaintza ereduaren inguruan ariko da hain zuzen. Bigarrenik, Oarsoaldeko esperientzia kolektibo baten berri izango dugu Jon Legorbururen ahotik, hain zuzen Labore kontsumo elkarteko lehendakaria da berau eta bertako nondik norakoak izango ditugu aipagai. Gaur ere ostegunero bezala, baina 20:00 21:00 artean. ON EGIN!!!

Apirilari errepasoa eta beertatik beertara jardunaldiak gaurkoan

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan lehenik eta behin apirilari errepasoa emango diogu. Ostean, Beertatik beertara garagardoaren inguruko topaketak izango ditugu mintzagai antolatzaileekin. Hain zuzen, maiatzaren 2,3,4 artean izango dira Putzuzulo gaztetxean garagardoaren inguruan sorturiko jardunaldiak. Euskal Herrian ekoitzitako 17 garagardo desberdin dastatzeko aukera izango dugu bertan, eta honetaz gain,  bertako jakiak dastatzeko aukera, futbolin txapelketa, kontzertuak…  Badakizue gaurkoan zuzenean berriz ere, arratsaldeko 19:30 20:30 artean 99.3 uhin libreetan. Topa!!!

 

Arrantza eta Garaion ekimena hizpide gaurkoan

Gaurkoan gai interesgarri baina gutxitan hitz egin bati helduko diogu Aitziber Sarobe Arkamurkako kidearekin, hain zuzen, arrantzaren etorkizuna eta eredu jasangarri baterantz nola abiatu. Honetarako martxoaren 2an egin ziren jardunaldi batzuk izango ditugu abiapuntu: Ondarru 12 milla deiturikoak. Bestetik Otaza auzoan(araban) dagoen GaraiON egitasmoaren berri izateko Amaia Gabilondorekin egongo gara hizketan. Jadanik 10 urte pasa dira ekimena hasi zutenetik eta sorkuntza eta sortzailetasuna gure ondarearekin eta ama lurrarekin lantzen dute hainbat proiektu, saio eta ikuskizunen  bidez. Badakizue beraz ez galdu, gaur ere 20: 00  21:00 bitartean arraio irratian. ON EGIN!

 

Gaurko ttiriki ttarrakan orburuak eta Olabeko arrautzak

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan  Arzank chef handia izango dugu kolaborazioen tartean. Garaiko elikagai eta errezeten txokoan orburua edo alkatxofa izango dugu mintzagai. Bestetik, elkarrizketaren tartean Itziarra joango gara eta bertakoa de Olabeko arrautza ekologikoen ustiaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz gain arrautzen etiketapean dauden desberdintasunak, oiloen elikadura,  espazioaren kudeaketa eta beste hainbat kontu izango ditugu, tartean baita non eskuratu ditzakegun Olabeko arrautzak ere. Gaurkoan 20:00 21 00 bitartean izango duzue entzungai fm  bidez. On egin!!!