Kaixo arraiozaleok!
Ostegun honetan berriz ere zuzeneko irratsaiotara itzuliko gara egindako gabon-opor etenaldiaren ostean. Maite dugu euskara eta maite dugu Arraio irratia, eta biharkoan, duela gutxi sortu berri den Aldaba atariari egingo diogu tarte Atalkan.
Blog honen sorreran eta hastapenean parte hartzen duten gonbidatuak izango ditugu eta saioak irauten duen ordubetean zehar, aldaba jo eta barrura sartuko gara gune honen zoko-moko guztiak ezagutzera. Bestalde, gonbidatuek aukeratutako kantuak ere aireratuko ditugu.
Hauxe ba bihar bertan, Arraio irratiko Atalka irratsaioan, 22’00etatik 23’00tara, zuen belarri eta burmuinaren gozagarri!