Press "Enter" to skip to content

Egilea: zirrimarrak

Zirrimarrak bukatu da

ZIRRIMARRAKAURK copiaAupa Zirrimarrok!

Erabakia gehiago alferrik luzarazi gabe eta aspalditik generabiltzan susmoak baieztatuz Zirrimarrak irratsaioari amaiera ematea erabaki dugu.
Uhinetan egon garen bi denboraldei hauetan oso gustura egon garela ukaezina da, aspalditik geneuzkan kezka, gogo eta egonezinei ahotsa jarri diegu.
Gogoz eta ilusioz, baina ezegonkortasun eta zalantzaz betea ere egon da gure Arraioko ibilbidea. Hautatu genuen irratsaio-mota polita iruditzen zitzaigun, baina astero emititzeko lan eta informazio-bilketa handia eskatzen zuen, etengabe berritu beharra. Horri gure gainontzeko faktore pertsonalen aldaketak ere gehitu behar zaizkio, batzuk gure esku zeudenak, besteak ez hainbeste, eta dexente izan dira, honek ere gure lana ez du asko erreztu.
Horri esker izan da Zirrimarrak izan den bezelakoa, iraun duen arte. Berriz beste zenbait faktore aldatu dira eta Zirrimarrakekin gaur arte bezala jarraitzea bateraezin suertatu zaigu. Horregatik uztea erabaki dugu. Bere funtzioa bete duelakoan gaude eta nahiago izan dugu ahal genuen arte egin eta garaiz agurtu.
Halere garbi uzten dugu etorkizun hurbil batean garbi ikusiz gero itzultzea ez dugula inundik inora baztertzen.
ESKERRAK EMATEA BAINO EZ ZAIGU GELDITZEN; ARRAIORI ETA ZUEI, GUREKIN IZAN ZARETEN ENTZULE ETA GONBIDATU GUZTIEI.

LASTER ARTE!!!

GORA ARRAIO, REDIO!

 

Zirrimarrak: Andatzako eskola txikia

 

Kaixo Zirrmarrok!

Gonbidatu eta guzti gatoz aste honetan! Duela gutxi itxi dutela eta, Aiako Andatza auzoko eskolaz ariko gara. Hamaika dira Euskal Herrian herri eta auzoei bizia ematen dieten eskola txikiak, eta horietako baten istorioa ezagutzeko aukera izango dugu protagonisten ahotik. Andatzan ikasle eta irakasle ibilitako bi lagun izango ditugu gurekin horretarako: Maider Eguzkitza eta Amaia Kerejeta.

Horrez gain, ordea, izango ditugu bestelako kontuak ere. Azkenaldian (ere) sarri aipatu ditugu euskararen aurkako erasoak, hezkuntza arlokoak oraingoan. Eraso horiek direla-eta larunbaterako Donostian deitu duten giza-katearen berri emango digute EHEko kideek.

Badakizue, ez galdu! Asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Zirrmarrak: Bertso Eguna, Korrika omenaldia…

Aupa lagunok!

Aste honetan ere hamaika kontu izan ditugu gurean: joan den larunbateko Bertso Eguna, Usurbilen AEKk antolatutako jaialdia, Euskalerria irratia… Ohiko irakurketa eta lehiaketarik ere ez da falta izan, noski. Hemen duzue entzungai asteazkeneko saioa.

bertsoEguna13Hurrengo astean, berriz, gai zehatz baten inguruan jardungo dugu, gonbidatu eta guzti. Ez dugu gehiago aurreratuko. Badakizue, asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Txotx!

Aupa lagunok!

Iritsi da bai aurtengo sagardo denboraldia ere! Zarautzen bertan ere egingo da Sagardo Eguna, eta antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu aste honetako irratsaioan. Horretaz gain, ordea, beste hamaika kontu ere izan ditugu; besteak beste, Sanz Enea liburutegian egiten diren literatur solasaldiez jardun gara, solasaldiak dinamizatzen dituen Ane Mayozekin. Eta nola ez, aste honetako berriak, lehiaketa arrakastatsua eta abarrak ere izan ditugu!

Badakizue, asteazkenero bezala, 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! Eta errepikapena ostegunero, 15:00etan! FM 99.3!

Bertso Eskola Digitala

Kaixo Zorrimarrok!

Gabonetako atsedena amaituta, gogoz gatoz Arraio Irratiko gela arrosera Zirri eta Marra. Ohi bezala, nahikoa berri eta hausnarketa interesgarri utzi dizkigute 2013ko bi aste hauek, musika munduan galera handi bat ere ekarri arren. Horiek aipatuta, berrikuntza baten berri emanaz hasiko dugu urte berria: Bertso Eskola Digitala. Bai, ondo irakurri duzue, hori ere egin du norbaitek! Gainera, Euskal Herri osoko bertso eskolen mapa eta bertsolaritzaren mapa ere osatu dituzte atari berrituan. Hain zuzen, bertso eskola honen egile Manex Agirrezabal informatikari bikaina izango dugu gurekin.

Badakizue, asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.!