Press "Enter" to skip to content

Egilea: zirrimarrak

Zirrimarrak: kateak apurtu, barrutik atera eta eman euskara elkarri!

Apa zirrimarrok!

Ohi bezala, irratsaio interesgarria dugu aste honetan ere. Gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean: AEK eta EHEko bina kide, hain zuzen. Korrikaren 18. edizioaz arituko zaizkigu lehenak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 25. urteurrenaz, besteak. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1erako  deitutako manifestazioaz ere hitz egingo dugu. Hori, eta ohiko berri, lehiaketa eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero 22:00etan Arraio Irratian! FM 99.3! EZ GALDU!

http://vimeo.com/53833195

Zirrimarrak: Xilaba eta Beee…

Kaixo lagunok!

Aste honetan ere beeete beeetea  izan dugu Zirrimarrak. BEE Bertso Eskolen Eguna izango da azaroaren 24an Zarautzen, eta horren inguruan jardun dugu antolatzaile lanetan dabilen Zarauzko Bertso Eskolako kide Ibon Aristirekin. Eta nola ez, joan den astuburuan izandako XILABAko final handia ere ekarri dugu gurera. Horrez gain, nahiko albiste, lehiaketa… izan genuen, eta Isuo gure musika aditu propioaren kolaborazio bikaina ere bai.

Hemen duzue entzungai asteazkeneko saioa. Hurrengo astean, Zarauzko euskalgintzan jo ta su diharduten hainbat lagun izango ditugu gonbidatuak; besteak beste, Korrrika 18 eta EAEko Euskararen Legearen 30. urteurrenaz aritzeko. Badakizue, Arraio Irratian! FM 99.3! Ez galdu!

Zirrimarrak: Natur Astea eta askoz gehiago!

Kaixo lagunok!

Ohi bezala, edukiz ondo kargatuta gatoz Zirri eta Marra. Nahikoa berri bildu ditugu aste honetan ere, baita artikulu interesgarriak eta lehiaketarako esaera zaharrak. Gainera Arkamurkako kide bat izango dugu urria hasieran egindako Natur Asteaz jarduteko. Bestetik, Ahoa bete hots jardunaldiez ere arituko gara antolatzaileetako batekin, eta gure filosofia adituaren estreineko kolaborazioaz gozatu ahalko dugu.

Badakizue, hau guztia eta askoz gehiago, asteazkenean 22:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Zirrimarrak: aste honetan kale egingo dugu

Kaixo lagun!

Putzuzuloren 7. urteurreneko Bertsio Gaua dela-eta, asteazken honetan ez da Zirrimarrak irratsaiorik izango. Hurrengo asteazkena bitarte, entzungai dituzue aurreko bi astetako saioak.

Datorren astean itzuliko gara beraz, gonbidatu eta guzti. Ez dira faltako berriak, lehiaketa, kolaboratzailea (filosofiaz oraingoan) eta bestelakoak. Badakizue, FMko 99.3an, Arraio Irratian! Eta zorionak Putzuzulo!

ZIRRIMARRAK BUELTAN DA!

UUOOO  OOOO… BAZEN GARAIA!

Udako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zirrimarrak irratsaioa! Iaz Arraio Irratiko kultur irratsaio berria estreinatuta, aurten ere gogo biziz gatoz uhinetara. Hamaika pertsonaia, proiektu eta ekimen izan genituen aurreko denboraldian, eta aurten ere hala izatea nahi genuke. Euskara ardatz hartuta, kultura modu zabalean lantzen jarraitzeko.

Asteko albisteak, artikulu interesgarriak, elkarrizketak… topatuko dituzue aurten ere gurean, baina horrez gain, BERRIKUNTZA batzuk ere prestatu ditugu denboraldi honetarako. Hasteko, lehiaketa berritu dugu, eta gainera, lau kolaboratzaile izango ditugu, zineaz, musikaz, literaturaz eta filosofiaz gehiago ikasteko. Horietako bakoitzak bere arloko gogoeta, gomendio, irakurketa edo dena delakoaren berri emango digu, astero astero, txandaka. Zirrimarrak-eko ahots berriak ezagutu nahi? Ez galdu lehen irratsaioa! Aurrerantzean astero bezala, asteazkenetan gaueko hamarretan!