Press "Enter" to skip to content

Egilea: zirrimarrak

Zirrimarrak: “Bertso astia 2012”

Apakaxo!

Motxian eta gertutik bukatu nahi dugu Zirrimarrak-en lehen denboraldia. Abuztuan oporrak hartuko ditugu, baina pulamentuz gatoz azken irratsaioa egitera. Hurrengo urtean zenbait aldaketa egin eta indarrez hasteko asmoa dugu; entzule finen ekarpen eta kritikak ere gustura hartuko ditugu!

Aurreko asteburuan bertsoek hartu dute Zarautz,  Motxian Bertso Eskolak antolatutako Bertso Astiarekin. Osteguneko bertso musikatuak entzuteko aukera izango dugu, eta ostiral eta larunbateko giroa nola joan zen ere kontatuko dizuegu. Ohiko berri, lehiaketa, irakurketa eta abar ere ez dira faltako. Badakizue, uztaila ondo bukatu nahi baduzue, gaur Zirrimarrak! 21:45etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

LASTER ARTE!

Zirrimarrak: “malekoiaren kulturatik, kulturaren malekoira”

 Iep!

Aste honetan ere indartsu ibili gara Zirri eta Marra. Ohiko berri, lehiaketa eta abarrez gain, Sortaldea Kultura Eremuko lagunak izan genituen gurekin. Uztailean abiatu berri den proiektu honen nondik norakoak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu, jada egin dituzten eta egiteko dituzten ekimen ugariak aipautuz, besteak beste. Helbide honetan duzue proiektuaren berri, gehiago jakin nahi izanez gero: http://kulturazarautz.org/sortaldea/

Poesia pixka batez gozatzeko aukera ere izan dugu Eako poesia egunen hariari tiraka, eta ” 18 de julio” famatuak ere eman digu aukera gure historia gehiago ezagutzeko, Sarrionandiaren akorduak lagun hartuta. Entzungai duzue irratsaio osoa:

 

 

 

Uztailean ere, gaur ere… Zirrimarrak!

Kaixo lagunok!

Uztailean ez dugu oporrik hartu Zirrik eta Marrak. Aurreko asteko saioa oraindik sarera igotzerik izan ez badugu ere (ahal bezain laster igoko dugu), jo eta su gabiltza! Gaurkoan ere, zirrimarra eder eta interesgarriak egin asmoz gatoz. Atzo bertan Sortaldea Kultur Eremu berrian hitzaldi bikaina izan zen: “Nacionalismo linguístico”, Juan Carlos Moreno Cabrerak eskainia. Bertan izan ginen Zirri eta Marra, eta hizkuntzalari madrildarrarekin elkarrizketatxo bat egiteko aukera ere izan genuen. Eta noski, beti berri, lehiaketa, artikulu eta abarrik ere ez zaigu faltako.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=qJpZgIR_J9E&feature=player_embedded[/youtube]

Badakizue, Zarautzen FMko 99.3an edo Arraio Irratiaren webgunetik zuzenean entzuteko aukera duzue. 21:45 inguruan (eta errepikapena ostegunez, 15:00etan), Zarauzko irrati librean! Uztailean ere, Zirrimarraztu!

Zirrimarrak: konkista aitzineko konkista

 

Apa lagunok!

Aste honetan ere badugu zer kontatu. Ez beti kontatu diguten bezala, guk kontatu nahi dugun bezala baizik. Asisko Urmenetak gogoratu zigun, pasa den asteleheneko zine-forumean, Sarrionandiak esana: “Historia, etorkizunerako ditugun planen arabera ulertzen da”. “Gartxot: konkista aitzineko konkista” filma aurkeztera etorri, eta istorio honen atzean dagoen historia ikasi ahal izan genuen. Bere hitzak bilduta, filme eder honen inguruan jardungo gara Zirri eta Marra. Eta nola ez, filme eder honek erakusten digun historia gordinaren inguruan. Gure Historiaren inguruan, letra larriz idazterik badago.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=W7PsQtgNKP0[/youtube]

Ohi bezala, etorkizuneko historia izan litezkeen berri, artikulu eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunean, 15:00etatik aurrera. Ez galdu!