Press "Enter" to skip to content

Egilea: zirrimarrak

Zirrimarrak: kontu ugari gaurkoan ere

Aupa arraiozaleok!

Gonbidaturik ez dugun arren, kontu ugari dakarkigu gaurkoan ere. Ohiko berri, argitalpen, lehiaketa eta sariketez gain, “generoa bertsolaritzan” gaia aztertzeko helburuarekin antolatutako Umorez jardunaldietako hitzaldi batzuek emandakoa  ekarriko dugu gurera. Horretarako, Jone Miren Hernandez,  Ander Izagirre, Mikel Otxotorena eta Maddi Oihenarten hitzak bildu ditugu.

Hau eta askoz gehiago, beti bezala, asteazkenero 21:45etatik aurrera, edo errepikapena ostegunetan 15:00tatikaurrera,  Arraio Irratian, FMko 99.3an!

 

Zirrimarrak: EHEko kideak izango ditugu

Aupa arraiozaleok!

Aste berezi honetan ere ez zaigu kontu interesgarririk faltako Zirrimarrak saioan. Ohiko albiste, lehiaketa, irakurketa eta abarrez gain, Zarauzko EHEko kideekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izango dugu. Aurkeztu berri dute aldarrikapen taula, Udalari eta herritarrei zuzendua, eta Martxoaren 17an Donostian deitutako hirugarren Euskaraz Bizi Eguna izango ditugu hizpide, Zarautzen bertan antolatutako Euskaraz Bizi Egun Txikiarekin batera.

Badakizue ba, hau guztia Arraio Irratian, 99.3an, gaur (asteazkena) 21:45etatik aurrera.  Ostegunez ere, 15:00etatik aurrera, errepikapena entzuteko aukera izango duzue. Gero arte… TA ONGI ETORRI I JAUNA!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=bpHx3Cb2abo&feature=player_embedded#at=66[/youtube]

Zirrimarrak: Esan Erran irratiko kideekin elkarrizketa

Hau da hotza zirrimarrok!

Gaurko honetarako ere irratsaio bero eta interesgarri bat prestatu dugu Zirrik eta Marrak. Aktualitateari ohiko errepasoa eman ondoren (Santa eskeko kopla saioak ahaztu gabe), aurreko astean aipatu genuen Esan Erran Nafarroako irratiaren emisio-etetea izango dugu hizpide, bertako kide batekin. Eta nola ez, lehiaketa, artikulu interesgarriak…

Ez galdu ba, beti bezala, asteazkenetan 21:45 inguruan Arraio Irratian!

Zirrimarrak: Bertso Egunaz jardungo gara

Aupa zirrimarralariok!

Gaurko honetan ere berri mordoa dugu eskuartean, baina tarte berezia egingo diogu pasa den larunbatean Donostian ospatu zen Bertso Egunari. Bertan iragarri zuen Imanol Lazkanok plazak utziko dituela, 60 urtetako ibilbidearen ostean. Bere ibilbideari errepasotxo bat emango diogu, eta nola ez, lehiaketa ere izango dugu! Sari ederra daukagu gainera: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketen 25 urtetako ibilbidea jasotzen duen “Praka motxetan” liburua. Ziur aurpegi ezagunak ere aurkituko dituzuela bertan, orain baino “pixkatxo bat” gazteago.

A! Eta Zirrimarrakeko kuña ofiziala ere estrenatuko dugu! Ez galdu, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian!

Zirrimarrak: Unai Galdona izango dugu gurean, “Auzoko” programaz

Kaixo zirrimarralariak!

Gaurko irratsaioan ere izango dugu zertaz eta norekin hitz egin, Unai Galdona zarauztarra izango baitugu Zarautzen martxan jarri berria den Auzoko  programa ezagutzeko. Topaguneak abiatutako proiektua da hau, euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara hurbiltzeko helburua duena, modu ludiko batean.

Honetaz gain, aste honetan ere bildu ditugu makina bat albiste interesgarri, artikulutxoren bat eta lehiaketarako ahotsa ere. Zuek ere gurekin zirrimarratu nahi baduzue, ez galdu aukera! Beti bezala, 21:45 inguruan Arraio Irratian!