Gaurko Zirramarrak saioan Joxean Agirre idazle, kazetari eta soziologoa izango dugu gonbidatu gisa. Elkar argitaletxearekin atera berri duen “Zwei frauen” liburuaz, eta oro har literaturan nahiz kazetaritzan egindako ibilbideaz jardungo gara berarekin. Honez gain, “Estatutuaren jaia” zela eta atzo Gernikan “Euskal Herria, bat eta bakarra. Izan eta  eraiki” lemapean antolatutako herri eskolen berri ere emango dugu, besteak beste. Ohiko albiste laburrak eta lehiaketa ere ez dira faltako.
                        Badakizue ba, beti bezala 21:45 inguruan zain izango gaituzue Arraio Irratiko uhin libreetan!