Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Patiyoko Atzuak 3.6. – Nerea Hernandez, Salsa Batxata Kuir

Kaixo entzule maiteok!

Zer moduz doa asteburua? Ikusi zenuten Gipuzkoako Bertso Finala? Zorionak Alaia, bertso saio izugarria, azkenian! Ta zorionak zuri ere Aner!

Aste hontan Nerea Hernandez izan da gurian, donostiarra, salsera eta batxatera da, besteak beste. Salsa Batxata Kuir egitasmoko sortzaileetako bat eta irakaslea ere bada. Hortaz, hori izan zen elkarrizketako hizketagaia. Salsaz, batxataz, followerrez, leaderrez, hostoez, haizeaz eta dantzatzeko espazio seguruez hitz egin genuen.

Gainontzekoan, ba Euskal Herri osuakin sartu ginan, pastilla urdina zein gorria hartu duenataz, alegia. Beraz, gehiegi ez gea luzatuko hemen lerro hauetan, nahikua hitzein genun eta. Entzun irratsayua eta saiatu ez ofenditzen, mesedez.

Besterik gabe, hurrengora arte.

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Futboleko mutilak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara gaurko arratsalde hotza epeltzeko asmoz. Horretarako Ohorezko erregional mailako gizonezkoen taldeko kideak izango ditugu. Grabaturiko saio honetan aurtengo denboraldi bikain honetaz aritu gara, baita iazko urteaz ere.

Saioa amaitzeko, palyerotako 5. jardunaldiko kiniela ere egin genuen, beraz ez hutzsik egin eta gozatu gaurko saioa, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!