Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Aste honetako zarata dosia prest

Aste honetan ere izan dugu zarata dosia. Zuzeneko kontzertu batzuk errepasatzeaz gain, Manuela Gaztetxearen desalojoa gogoratu dugu Anestesia taldearen kantu batekin. Eta nobedade batzuk ere entzun ahal izan ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ainitze Salarekin sendabelarrak ezagutuz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 30, Merkatua bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi/tailer bat eskeini dugu. Ainitze Sala lazkaotarra sendabelarren inguruan aritu zen merkatu plazan eta han izan ginen gure grabagailuarekin. Ukenduak, infusioak, mazerazioak, sendabelarrak… luze, zabal eta oso argi aritu zen.

Goza ezazue!