Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Luis Epelderekin xomorrei argazkiak ateratzen

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 16, Arkamurka zarauzko natur taldeko kolaborazioaren txanda izan da eta zintzo demonio etorri zaigu Luis Epelde. Bere zaletasuna argazkilaritza da eta xomorrei atertatako argazkiekin osatu du Iturrango parketxean ikusgai dagoen erakusketa. Xomorrez, argazkilaritzaz, naturaz eta abarrez aritu gara solasean.

Entzun ezazue!

Zebrabidea berezia Arraioren 18 urteak ospatzeko

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainaren 9an, Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazinaren saioa eskeini dugu. Ekairen 4an Sara eta Ekhiñe gure gela arroxera etorri ziren eta bertatik egin genuen irratsaioa Euskal Herri osorako.

Arraio irratiari buruz aritu ginen lehen zatian, hasierako garaiak oroituz. Orokieta Herri eskolako ume eta irakasleak etorri ziren, baita Danda gazte asanbladakoak, Alproja antzerki taldekoak eta Zelai-Ondo auzo elkartekoak ere. Irratsaio osoa hemen duzue eskuragai

Entzun ezazue!

Ponpaxen etxetik zuzenean!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 2, irratsaio berezia egin dugu. Gure kolaboratzailea den Ponpaxen etxera joan gara gure aparataje guztiarekin eta bertatik egin dugu zuzen-zuzenean irratsaioa. Tartean, Santxo, duela urte asko Arraio irratian Hego haizea izeneko irratsaioa egiten zuena ere sartu da zuzenean eta bitxikeri batzuk kontatu dizkigu.

Zumayar, getayar, orioyotar eta zauztarrekin pixkat sartu gara 😉 baina beti umore onean, jeje!

Entzun ezazue!

Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 26, ezin izan dugu ohiko irratsaioa egin. Ponpax kolaboratzaileak datorren astera atzeratu digu adostua genuen zita eta Arraio irratiaren 18. urteurren ekitaldietan murgildurik, ezin izan dugu gehiago egin. Baina lasai, horregatik ez ditugu gure entzuleak edukirik gabe utzi.

Bergarako Txapa irratiak Ahoztar Zelaieta, gure kolaboratzaile izarraren azken liburuaren aurkezpena grabatu zuten eta hori eskeini dugu. Gainera, datorren maiatzaren 30ean gurekin izango da, Zarautzen, Musika plazan, arratsaldeko 19:00etan “La ertzantza que viene” liburua aurkezten. Har ezazue “apertif” gixa Bergarako gure lagunek egin duten grabaketa hau” eta datorren ostegunerarte!

Olatukoopen 10. urteurrena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 19, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioa izan dugu irratsaioa hasteko, eta “Puta zikiñak” liburuaz aritu zaigu. Ondoren Leire Udabe etorri da gure gela arroxera, Olatukoopeko eta Lakariko kidea. Berarekin Olatukoopen 10. urteurrenaz aritu gara, egindako ibilbideaz, ikusi eta ikasitakoaz, kontzeptu berri eta ahozkatzeko errazak ez diren guzti horiek zer esan nahi duten azalduz eta abar luze batez ere jardun dugu.

Entzun ezazue!