Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

PutzuTxikik antolaturiko “Ezberdin bezain eder” ipuin musikatuak

Iepakaixou ia denoi!

Astesantutan gure pekatu ia guztiak purgatu ondoren bueltan gara berriz, pekatzeko prest! Eta itzulera honetan Hiruputzu gaztetxean sortu berri den PutzuTxiki asanbladak antolaturiko aurkezpen ekitaldiko edukiak izan ditugu esklusiban. Izan ere, “Ezberdin bezain eder” izeneko ipuin musikatuak izan dira Nerea eta Marianok taularatu dituztenak eta horiexek entzuteko aukera izan da gure uhin askeetak. Beraiekin solasteko tartea ere hartu dugu eta elkarrizketa bera ere entzungai izan da FMko 99.3an.

Ipun musikatu guztiak entzun nahi izan ezkero hementxe dituzue.

Iñaki Gil de San Vicenterekin herri mugimenduaz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 24, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izan dugu. Ohiko den bezala luze, zabal eta sakon aritu gara solasean, umore punttu batekin gainera. Herri mugimendua izan dugu hizketagai, zer den, zer ez den, nolakoa, nondik datorren…

Entzun ezazue!

Liburuzaina eta Korrika

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren17an, Korrikatra zuzeneko konexioa egin dugu irratsaioa hasteko. Arrosa sareko korrespontsalarekin solasean aritu gara umore beltz zoragarri batez Korrikako furgonetan ikusi eta bizitakoei buruz. Ondoren Pier gure liburuzaina etorri zaigu, beti bezala bi liburu gomendiorekin. Amaitzeko Korrikaren abesti guztiak errepasatu ditugu.

Entzun ezazue!

Ainara Legardonekin solasean adimen artifiziala eta kultur sorkuntzaz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 10, irratsaio berezi bezain bikaina izan dugu. Horretaz arduratu da Ainara Legardon musikari, artista eta dibulgatzailea. Berarekin azken MEFSST-en eman zuen hitzaldian oinarrituta, kultur sorkuntzan adimen artifiziala izaten ari den eraginari buruz aritu gara hizketan, baina baita gauza askoz gehiagori buruz ere. Argipenak, azalpenak, adibideak, aholkuak… guztiak bere ohiko goxotasun eta argitasunarekin.

Entzun ezazue!

Martxoak 8 eta “Pertsonen desgaitasunak ala gaitasunak?” kanpaina

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 3an, Zarauzko Monte Albertian eskeintzen duten goi maila ziklo berri baten ikaslea izan da gure uhin askeetan, Lierni. Termalimsoa eta ongizatea du izena Gipuzkoan gure herrian bakarrik eskeintzen den ziklo honek eta kapaina bat abiatuko dute bihar, martxoaren 4ean, “Pertsonen desgaitasunak ala gaitasunak” lemapean. Kanpaina honi buruz eta beste hainbat konturi buruz solasean aritu gara irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, martxoaren 8a ate joka dugunez, mugimendu feministako Ekhik antolatuak dauden ekimenen berri eman digu, antolatzearen arrazoiak zein diren aipatzearekin batera.

Entzun ezazue!