Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan

Arraio Irratiko kideek, udazken eta negurako prestatu dugun programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan, Kuadrila egunean.

Nobedade askorekin dator gure programazio berria. Lehena, gure irratsaio propioen kopurua igo egin da. Ohiko saioez gain, Zirrimarra irratsaio berri bat hasi dugu asteazkenetan, Izerditan Blai saioaren ondoren.

Honez gain, gure saioen errepikapenei garrantzi handia eman nahi izan diegu eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez ere errepikapen hauek entzun ahalko dira, Info7ko albistegiaren ostean. Larunbatetan ere, gure saioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Gainontzean, beti bezala, beste irrati libreetako saioekin osatu dugu programazioa. Goizetan ohikoak diren Kale Gorrian (Info7) eta Suelta La Olla (Hala Bedi) irratsaioak entzun ahalko dira. Bertxoko, Kaleko Bentanie, Munduko Sustraiak, Hegoaldeko Ostatua Jokoa Bai eta Zarauzko erbesteratu bat parte den ADesalambrar saioak ere gurean jarraituko dute.

Nobedade bezala, Zintzilik Irratiko Matxura Buruan…, Kaleko Mobida, Zuria Beltzez (Hala Bedi), Gazte Zaparrada (Gure irratia) eta Mar de Fuegitos (Tas-Tas) ditugu.

Amaitzeko, beste Zarauztar batek Info7 irratian hilean behin egiten duten Uhaina Bikaina saioa ere gurean entzungo da.

Lerro hauen bidez, Arraio Irratia sintonizatzeko gonbita luzatzen dizuegu, bai FMko 99.3an eta baita internet bidez. Eta edonork irratsaio bat egiteko edo irratian kolaboratzeko gogoz bada, gure ateak zabalik dituela ere gehitu nahi dugu.

Iparra galdu baik, IBON ETXERA!!!

Iepala!!
Geure buruari auto omenaldi bat egingo geniola aipatu genuen azkenengo saioan, baina ez da posible izango. Zoritxarrez, zorionez, igande hontan ere gonbidatuak izango ditugu.
Alde batetik, Josu Isaias Villanueva kantautorea izango degu zuzeneko emanaldi eta guzti. Eta bestetik, Ibon Iparragirreren senitarteko batekin izango dugu hitzordua.

Ba hoixe eta beste kontu ugari Igandean 21’tatik aurrera!!

Igande hontan, Alkatea Ahuntzak gobernatu nahian

Iepala!!
Ba bai. Lehengo igandean aurreratu bezala, igande hontan Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea izango dugu Arraio Irratiko egoitza nagusian. 100 egun herri honen artzai igaro dituela aitzaki, ahuntzak gobernatu asmoz azalduko zaigu. Kostako zaio!
Argazkian duen alkate makila baino gehio beharko du ahuntzak gobernatzeko.

Beste elkarrizketa gogoangarri bat izango delakoan, badakizue, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an.
Noski, irratsaioko lehenengo zatian aste osoko laburpenari ez diogu muzin egingo, ez hoixe!!
Ale ba, adiorik ez, iganderarte baizik!!

Ezingo dute!!!!

Igande hontan, berrikuntza batekin izango gara. Ahuntza berria izateko aukera duen “Sozi” izango dugu Jardi eta Edonatorekin batera kasting-a aprobatu nahian. Ez du lan erraza.

Bestalde, 2 gai jorratuko ditugu nagusiki. Bata, Kukutza III gaztetxearen inguruan.

Igandean, 5 egun beteko ditu (hala espero degu) A$kunak desalojatzeko agindua eman zutenetik eta ostegunean bertan izan ginen Arraio Irratiko hainbat erreportari bai Kukutzako jendearekin baita Errekaldeko auzotarrekin ere. Bertako kide batekin ere zuzenean kontaktatzen saiatuko gara azken berriak jakinarazteko.

Eta bestea berriz, Bateragune auziaren inguruan. Ostiral hontan eman dute ebazpena eta honen inguruan ihardungo gara gonbidatu batekin, posible bada.

Halere, hontaz aparte beste 2 gonbidatu izango ditugu bertan, irratiko gela arrosean.
Marmol P.T.ko 2 kide, hainzuzen ere. Pairatu behar izan zuten epaiketa farsa horren ebazpenaren balorazioa egingo digute, besteak beste.
Noski, beste kontu batzuk ere izango ditugu, dudiparik.
Ale ba, adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik!!!

Gaur, Igandea, berriz ere Ahuntza eztul jariyoz

Aupa aspaldikok!!!!
Ba bai, pelayosanetik aurrera ezin izan dugu gure entzuleei igandeak gozatu.
Baina gaur, azkenengoa izan leike iraila bitartean, gogoz, amorruz eta noski, maitasunaz ere, gatoz, bai Jardinero eta bai Edonato.
Aurtengo Uda hasierari errepaso bat emanen diogu. Pelayosanak ere hizpide izango ditugu. Atzoko zaparrada ere ezin ahaztu eta Kukutza, Errekaldeko gaztetxea ere ez.
Bertako kide batekin izango gera zuzenean eta egoera nola dagoen adieraziko diu.
Ah!!!! ta Jardinero eta Edonatoren arteko hika-mikak ez dira faltako: Ez hoixe!!
Beraz, badakizue… Adiorik ez, gaur Igandea 21’00rak arte!!
Ta parte hartu, mekauen la osta de mar!!
Ta presoak????? Arraioa!!!