Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ongi etorri Belarriyo!!!!

Ba bai, lehengo astean huts egin ostean igande hontan jo ta su aritu ginen. Berriro ere Jardinero, Malintxe eta Edonato bildu ginen eztulka aritzeko.

Eta aspaldiko partez gonbidatu pare bat izan genituen. Alde batetik, Mikel Belarriyo. 8 urte herria utzi zuela eta 5 urte Villepinteko espetxean bahitua izan ostean lehengo asteazkenean iritsi zen herrira. Eta noski, irratiko gonbiteari ez zion muzin egin. Luze eta zabal aritu ginen berarekin. Villepinteko bizi-baldintzak, Mitarra, bixitak, kartzeleroak… Eta noski, ongietorria. Oso gustora aritu ginen, bai bera eta baita gu ere. Eroso. Zoritxarrez, ezin izan genuen grabatu. Alegiya, zuzenean entzun ezin izan zenutenok, IZORRAI!

30407_1487237828819_1470131320_2123660_3540493_n.jpg

Mikelekin bukatu ostean Pelorekin mintzatu ginen. Udalbiltza auziaz. Uztilean hasiko den epaiketaren berri eman zigun eta nahiz denboraz larri izan elkarrizketa hau ere oparoa joan zen.
Eta hurrengo igandean…. Pelayo Sanak. Gurekin Jai-ko pare bat kide izango ditugu eta Imanol Lasa zinegotzia ere saiatuko gara hona ekartzen. Ez izan dudarik!!

Besteik gabe…. Adiorik ez!! Hurrengo iganderarte baizik!!!