Podcast: Play in new window | Download
Kaixo, entzule maiteok:
Zer moduz zaudete? Patiyoko Atzuok beste behin ere gure “matiné” saioa in genun larunbatian. Aurreko saiuan sorpres galanta hartu zun Patiyoko Atzo batek, izane itsasgarriak egitea erabaki du eta beste atzuak. Bai, bai irakurri dezuena….pegatinak dazkaula, iuju!
Sortzaileen txokoan “Algara Mutilatuak” Ane Labakak beste emakume batzukin umoreaz idatzitako Lisipe bildumako liburua izan genun hizpiden. Azken batean, umoreak boteriakin dakan lotura ukaezina da eta barregarria zer dan edo zer ez dan nork erabakitzen du? Emakumeen umorea zergatik gutxietsi da ? Erantzunak jakin nahi badituzue entzun gure saiua edo irakurri liburua 😉
Saioko une politena, ordia, gure gonbidatuakin partekatu genuna izantzan. Aiora enparantza izan genun gela arrosian, egina eta eskuina dan bakarrizketari, aktore eta itzultzaile donostiarra. Bakarrizketari gisa bere esperientzian berri eman zigun eta akotore dan neurrian ere, zertan dabilen kontatu zigun. Generoak ere bere umorea egiteko modua zeharkaten dula aipatu zun eta baita, bere bakarrizketak biografiak “fikzionatua” dutela iturburu. Eskerrik asko Aiora etortzeagati, artista galanta zea!
Agendan berriz, Arrosa Sareko topaketetara gindoazela esan genun. Ataunen izantzian eta gure sorpresarako jende oso interesgarria ezagutu genun! Gora Arrosa!
Besterik ez, hemendik bi astera arte entzule kuttunok!
Besarkada bero bat 😉
1, 2, 3 TUMAMARRATXA