Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Biharko jaialdiko djak gaurko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixoww!!!  Biharko egunez festa elektroniko bikaina ospatuko da Putzuzulo amets fabrikan!! Bertan Pedro Berazadi zarauztarra, Goiko, Huegun eta Uranga zumaiarrak, eta Mikel_E getaiarra izango ditugu oholtza gainean!!! Gaur kaiolatik saiora bixita egingo digute, biharko festa aurkeztu eta doinu dantzagarriak aurreratzeko asmoarekin!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!!!!!!!!!!!1

Jos_u Azpeitiar gaztea Kaiolatik saioan!!!!!

Ieepa kaixow  kaiolazaleok!!!! Gaurkoan, beste behin ere, Azpeitiko harrobia izango da protagonista. Bertatik Josu Aizpurua gaztea etorriko zaigu. Bere anaiaren gusto musikalak bultzatuta, duela 4 urte hasi zen musika elektronikoa dastatzen. 14 urte baino ez zituela, mahaitxo  bat eskuratu eta nahasketak egiten hasi zen bere garajean. 16 zituelarik Azpeitiko Lokotx mitikoan hasi zen tarteka pintxatzen, eta ordutik ona Tartufo, Txalintxo edota Elgoibarko gaztetxean ziztatu ditu electro eta techno house doinu biziak. Gaurkoan bera ezagutu eta bere doinuak entzuteko parada izango dugu gure gela arroxean!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!

Paraleloan proiektuko lagunak biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko saioan euskal herri mailako festa elektronikorik beteranoenetakoa izango dugu hizpide, Paraleoan jaialdia alajaina. Egoitz Pomares eta Ekaitz Aiarzaguenak duela 5 urte ekin zioten beren ibilbideari. Hasera batean Bilboko L,mono aretoan eta Donostiako Guardetxean gauzatu zituzten festak, eta gaur egun Bilboko kafe antzokian eta Donostiako Dabadaba aretoan. Urte hauetan Helena Hauff, Hunee, Kode 9, Powell edota Lena Willikens bezalako artista esanguratsuak hurbildu dituzte gure aretoetara, inguruko festa elektronikorik ezagunenenetakoa bilakatuz. Biharko saioan beraiek ezagutu eta beren festaren ibilbideaz gehiago jakiteko aukera izango dugu!!! 20tan punktuan Arraio Irratian!!! Ez galdu!!! UP THE KAIOLS!!!

Haus of beats-eko lagunak biharko Kaiolatik saioan!!!

Ieepa kaixo lagunok!!! Biharko saioan Bergara aldetik etorriko zaigu bixita, izan ere Txapa irratiko “Haus of beats” irratsaioko kideak etorriko dira gela arroxera. Keep_a eta Balza handiek, beren irratsaioaren nondik norakoak azalduko dizkigute, eta haien “very greatest heats” bilduma ekarriko digute belarriak goxatzeko!!! Markos landa ikurraren doinurik ekarriko al digute??? Bihar jakingo dugu!!! 20tan punttuan Arraio Irratian!! KAIOLATIK OF BEATS!!!! UP!!!!