Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Zurrunbilo elektronikoa!!!

Beno beno, azken aldian agenda elektroniko bikaina ari gara edukitzen Euskal Herrian, urrutira joan gabe lehengo astean Magda eta Marc Houle izan genituen gurean eta noski, han izan giren kaiolatikeko kazetariak, bertan gertatzen zenari zukua ateratzen. Gaur errepaso txiki bat emanen diogu han bizitakoari, baina horretaz gain, labetik atera berri diren hainbat produkzio entzungo ditugu. Besteak beste, gurean izango dira Asem Shama, Kollektiv Turmstrasse, Broombeck, Christian Fischer… sekulako saio puska lagunok!!! Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia!!!

Marc houle-ren inguruko saio berezia gaurkoan

Iepa kaxo!!! Ba bai, Marc houle kanadiarra bihar Euskal Herrian izango dugu. Eta nola ez, Kaiolatik-en tarte berezia egingo diogu M-nus zigiluko dj-ari. Horrez gain Rodriguez jr frantziarraren doinu berriak izango ditugu entzungai, eta nola ez, saioa klasiko handi batekin bukatuko dugu, beraz badakizue, 20.00-tatik 21.00-etara sintonizatu Arraio Irratia. UP THE KAIOLS!!!

Gaur hasiko da Kaiolatiken kurtso berria

Kaixo lagunok!!! Bueno bueno, udako oporren ostean bueltan da Arraio irratiko zurrunbillo elektronikoa!!! Bai, kurtso berria hasten dugu eta motxila iñoiz baino beteago daukagu gainera!!! Uda guztian bildutako nobedadeak, Euskal Herrian bixitan izan diren dj-ak (argazkiko Ellen Allien esaterako), klasiko pare bat… Ezinezkoa gaurko irratsaioa galtzea!!! UP THE KAIOLS!!!

Kaiolatik maitasuna da!!!

Kaixo etsaiok!! Zemouz dijoa udara?? Ondo espero!!!Gu hementxe, beste eraso elektroniko bat prestatzen!!! Gaurkoan sekulako saioa dugu pretaturik. Alde batetik Booka shade Berlindarren berriena entzungo dugu. Kaiserdisco izeneko bikotea ere ezagutuko dugu gaurkoan, eta beti bezala klasikoren batekin amaituko dugu. Ez gadu!!!UP THE KAIOLS!!!

Bokeren bixita gaurkoan!!!

Kaixo lagunok, ze martxa!!!

Hementxe gaude, Uztaila ere aurrera doala eta tenperatura beroekin gainera. Baina badu irtenbidea horrek, Kaiolatikeko doinu frexkagarriak alajaina!!!Gaurkoan gure lagun boke etorriko zaigu zuen gorputz geldo horiek astintzera. Ea zer ekartzen digun gaurkoan, zuek bazpare ez galdu!!!

Bueno ba, eutsourrei eta UP THE KAIOLS!!!