Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Isuo Sasiia, Elia eta Iturriarekin Salda

Apirilaren 14an, igandean, kontzertu akustiko ederra izan genuen Putzuzulo Amets Fabrikako terrazan.

Isuo Sasiia, irratsaio honetako esatari, eta Elia entzun genituen lehenik kitarra eta zeharkako xirulaz poema txinatar euskeratu batzuk musikatzen.

Ondoren Iturria eta bere bandak abesti gozo eta ederrak eskini zizkiguten. Hau dena terrazan igande arratsaldez eguraldi paregabearekin, a ze gozatua!! Hemen dago entzungai kontzertua.

Kontzeru honetako abesti ederrenak entzuteari eskeini diogu irratsaioa, eta amaitzeko Xabier Leteren abestiren bat ere gogoratu dugu.

Gozatu!

Gaur ez düzie Salda Badago saiorik ükanen.

Malerüski gaur, apirilak 1, ez düzie Salda Badagorik ükanen zuen belarrien kilikatzeko. Gure esatari Isuo Sasiiak, Maskaadaz profitatzen ai zelaik azident ttipi bat ükan baitü. Ikuskizünak iraun dukan hhhhiru orenetan iguzkitan xigortü eta idortü zarauku ta desidratazione hhhaundi sofritüz, kasik patatüsa!

Bena lasai, gaur goizian argia hastian Xiberuko Botzak erran daukü heldu den astian gurekila izanen dela.
Bizkitartian izan gaxtok!!

Skastiren bisita Salda Badago-n

Skasti talde zarauztarra izango dugu astelehen honetan Salda Badago irratsaioan.

Diska berria aurkeztuko digute eta orain arteko beraien ibilbideari errepasotxoa emango diogu. Beti bezala, astelehenean 22:ooetan FMko 99.3an, Arraio Irratian.

Entzungai duzue irratsaio eder hau. Gozatu!