Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zirrimarrak

Zirrimarrak: bidaia zaharberritua LEOK´K talde zestoarrarekin

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere kontu ugari entzun eta ikasteko aukera izango dugu Zirrimarrak irratsaioan. Ohiko berri, lehiaketa, hausnarketa eta abarrez gain, LEOK´K taldeko kide den Gotzon Lizaso izango dugu gurekin. Ziur lehengo eta oraingo kontu interesgarri ugari ekarriko dizkigula, bide luzea baitu egina rock talde zestoarrak. Indartsu datoz hala ere! Hona aurrerapen txiki bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=dfRt4bmTKAc[/youtube]

LEOK’K musika taldea 1968. urtean sortu zen Zestoan. Ordura arte gure inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartu ginen bost gazte. Besteak beste, The Beatles talde ingelesaren eraginez, rock musika oinarri hartuta plazaratu ginen. 1969ko maiatzean Zestoako Eliz-Ondo zineman aurkeztu ginen …   Gehiago jakin nahi? Beti bezala, gaur asteazkena 21:45etatik aurrera Arrio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunetan 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Zirrimarrak: literatura gorria Vladimirrekin

 

Aupa lagunok! Aste honetan ere irratsaio bikaina prestatu dizuegu Zirrik eta Marrak. Ohiko berri, lehiaketa eta abarren ostean, eta opio futbolero zuri-gorriari aurre eginez, 90. hamarkadako poesia gorri zarauztarra ezagutuko dugu. Horretarako, gurekin izango dugu Vladimir-en jardundako lagun bat. Ohi bezala, asteazkenean 21:45 aldera Arraio Irratian! FMko 99.3an!

 “Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar izan dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean ere gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir.” Vladimir.

 

 

Zirrimarrak: maiatza bero bero!

Kaixo lagunok!

Aurreko asteko hutsegitea eta gero, kontu ugarirekin gatoz maiatza hasiera bero honetan ere! Ohiko albiste eta lehiaketarik ez zaigu faltako, zenbait filme berriren aurkezpena tartean. Gainera, Euskal Unibertsitatearen aldeko Arabatakada jaialdiari buruz arituko gara, bertako bozeramaile batekin. Gasteizko kanpuseko ikasle mugimendutik sortutako ekimena dugu hau, eta bestelako unibertsitate eredu euskaldun, herritar eta nazional baten aldeko borrokaren bozgoragailu bihurtu da. Bukatzeko, artikulu interesgarri eta poesia finak ere izango ditugu gurekin.

Zuek ere gurekin etorri nahi baduzue. 21:45 aldean izango gara Arraio Irratiko uhinetan, 99.3an edo Arraioko webgunearen bidez!

Zirrimarrak: ZUZEUk 3 urte

Aupa lagunok! Astebeteko atsedenaren ondoren, inoiz baino indartsuago datozkigu Zirrimarretako uhin libreak! Gaurko saioan, ohiko albiste-tarte eta lehiaketaren ondoren, “ZUZEU-Euskaldunon orainkari horizontala interneteko atariak hiru urte bete dituela eta, bertako kide bat elkarrizketatuko dugu. Ohiko iritizi artikulu eta poesiarik ere ez zaigu faltako, noski.

Dena 21:45etatik aurrera Arraio Irratian, 99.3! Eta errepikapena ostegunean 15:00etatik aurrera! Gero arte!