Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zirrimarrak

Zirrimarrak: bertso kontuekin, hurrengo arte!

Aupa arraiozaleok!

Aste honetan ere saio bete-betea izan dugu Zirrik eta Marrak. Gonbidaturik izan ez arren, nahikoa albiste , artikulu, lehiaketa, poesia… izan ditugu zuentzat. Atzokoan gainera, Nafarroako Bardoak txapelketari buruz eta Erniarraitz sariketako finalari buruz aritu ginen, azken honetako bertsoaldi pare bat entzunez.

Udaberriko oporrak direla eta, hurrengo astean ez dugu irratsaiorik egingo, baina lasai! Bi aste barru itzuliko da Zirrimarrak, hilaren 18an, ziurrenik material eta gonbidatu interesgarri mordo batekin! Bitartean, on egin!

 

Zirrimarrak, Gazte Martxatik Euskal Udalekuetara!

Kaixo lagunok!

Gaurko honetan ibilaldi ederrak egiteko aukera izango dugu gure gonbidatuekin. Batetik, Nafarroaren Konkistaren 500. urteurrenaren testuinguruan Jalgi Hadi Garaipenera! ekimenak antolatutako Gazte Martxa izango dugu hizpide, apirilaren 6tik 8ra izango dena.

Bestetik, udako motorrak berotze aldera, Euskal Udalekuak antolatzen dituzten kide batzuk ere izango ditugu beraien ekimenaren berri eman eta urte honetarako asmoak azaltzeko. Honez gain, ohiko berri labur, lehiaketa, artikulu eta poesiarik ere ez zaigu faltako.

Gogoratu! Gaur asteazkena, Zirrimarrak 21:45etatik aurrera Arraio Irratian! Eta bihar, DENOK GREBARA! DENOK KALERA! Gogoratu Arraio Irratiak ere saio berezia egingo duela goizean zehar, grebarekin bat eginez!

kuña_Euskal_Udalekuak2012

Gaur bertso berriak, Zirrimarretan jarriak!

Aupa lagunok!
Asteazkenero bezela, gaur ere saio bete eta interesgarria prestatu dizuegu. Albisteei errepaso bat eman eta lehiaketa intentso baten ondoren, Arabako kuadrila arteko bertso txapelketako eta Erniarraitz sariketako saioak entzuko aukera izango dugu. Gainera, Erniarraitz bertsozale elkarteko kide batekin hitz egiteko aukera ere izango dugu, Urolako sariketa honen nondik norakoan ezagutzeko. Hau gutxi ez, eta atal berri bat ere estreinatu nahiko genuke: poesiaren atala hain zuzen. Aurrerantzean, poesia errezitatuak entzuteko parada ere izango da gurean.

Hau dena, asteazkenero 21:45etatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irratian! Errepikapenak: ostegunero 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Zirrimarrak: Pello Esnal izango dugu gurekin

Asteazkenon zirrimarrok!

Aste honetan Pello Esnal izango dugu gonbidatu moduan. Besteak beste idazle, bertso jartzaile, Etxe Beltz bertso eskolaren bultzatzaile eta Euskaltzain urgazle lanetan jardun izan du andoaindar zarauztartuak. Hainbat liburu argitaratu ditu, eta bertso idatzien alorrean sari ugari jasotakoa dugu. Seguru zirrimarra interesgarri ugari egingo dizkigula! Eta nola ez, ohiko berri, irakurketa, lehiaketa… ere ez zaizkigu faltako.

Hau dena, asteazkenero bezala, 21:45etatik aurrera Zarauzko irrati librean, Arraio Irratian!

Zirrimarrak: kontu ugari gaurkoan ere

Aupa arraiozaleok!

Gonbidaturik ez dugun arren, kontu ugari dakarkigu gaurkoan ere. Ohiko berri, argitalpen, lehiaketa eta sariketez gain, “generoa bertsolaritzan” gaia aztertzeko helburuarekin antolatutako Umorez jardunaldietako hitzaldi batzuek emandakoa  ekarriko dugu gurera. Horretarako, Jone Miren Hernandez,  Ander Izagirre, Mikel Otxotorena eta Maddi Oihenarten hitzak bildu ditugu.

Hau eta askoz gehiago, beti bezala, asteazkenero 21:45etatik aurrera, edo errepikapena ostegunetan 15:00tatikaurrera,  Arraio Irratian, FMko 99.3an!