Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zirrimarrak

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Gaur ere zaku bete zirrimarra!

Kaixo arraiozaleok!

Gaurko honetan ere gonbidaturik ez dugun arren, nahiko kontu izango ditugu gurean. Beti bezala, berriak, lehiaketa, iritzi interesgarriak, argitalpen mordoxka, agenda… Durangoko azoka bertan dugula eta, tarte berezia egingo diogu, eta Euskararen Egunaren inguruan ere jardungo gara.

Badakizue ba, zuek ere zirrimarra batzuk egin nahi badituzue, 21:45 inguruan Arraio             irratiko uhin libreetan aurkituko gaituzue.

Zirrimarrak: Nikolas Zendoia izango dugu bihar gurekin

Nikolas ZendoiaNikolas Zendoia bertsolari eta idazle aiarra izango dugu aste honetan Zirrimarrak saioan. 60. hamarkadatik hasita, txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu izan du, baita sari ugari irabazi ere bertso idatzietan. Bi liburu argitaratu ditu: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Seguru kontu interesgarri pila izango dituela guretzat.

Honez gain, euskarari eta kulturari buruzko albisteak, lehiaketa, agenda… izango ditugu beti bezala. Badakizue, bihar asteazkena 21:45etan Arraio Irratian, FM 99.3an!

Joxean Agirre idazle eta kazetaria gaur Zirrimarrak saioan

Gaurko Zirramarrak saioan Joxean Agirre idazle, kazetari eta soziologoa izango dugu gonbidatu gisa. Elkar argitaletxearekin atera berri duen “Zwei frauen” liburuaz, eta oro har literaturan nahiz  kazetaritzan egindako ibilbideaz jardungo gara berarekin. Honez gain, “Estatutuaren jaia” zela eta atzo Gernikan “Euskal Herria, bat eta bakarra. Izan eta  eraiki” lemapean antolatutako herri eskolen berri ere emango dugu, besteak beste. Ohiko albiste laburrak eta lehiaketa ere ez dira faltako.

 

                         Badakizue ba, beti bezala 21:45 inguruan zain izango gaituzue Arraio Irratiko uhin libreetan!