Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zirrimarrak

Programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan

Arraio Irratiko kideek, udazken eta negurako prestatu dugun programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan, Kuadrila egunean.

Nobedade askorekin dator gure programazio berria. Lehena, gure irratsaio propioen kopurua igo egin da. Ohiko saioez gain, Zirrimarra irratsaio berri bat hasi dugu asteazkenetan, Izerditan Blai saioaren ondoren.

Honez gain, gure saioen errepikapenei garrantzi handia eman nahi izan diegu eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez ere errepikapen hauek entzun ahalko dira, Info7ko albistegiaren ostean. Larunbatetan ere, gure saioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Gainontzean, beti bezala, beste irrati libreetako saioekin osatu dugu programazioa. Goizetan ohikoak diren Kale Gorrian (Info7) eta Suelta La Olla (Hala Bedi) irratsaioak entzun ahalko dira. Bertxoko, Kaleko Bentanie, Munduko Sustraiak, Hegoaldeko Ostatua Jokoa Bai eta Zarauzko erbesteratu bat parte den ADesalambrar saioak ere gurean jarraituko dute.

Nobedade bezala, Zintzilik Irratiko Matxura Buruan…, Kaleko Mobida, Zuria Beltzez (Hala Bedi), Gazte Zaparrada (Gure irratia) eta Mar de Fuegitos (Tas-Tas) ditugu.

Amaitzeko, beste Zarauztar batek Info7 irratian hilean behin egiten duten Uhaina Bikaina saioa ere gurean entzungo da.

Lerro hauen bidez, Arraio Irratia sintonizatzeko gonbita luzatzen dizuegu, bai FMko 99.3an eta baita internet bidez. Eta edonork irratsaio bat egiteko edo irratian kolaboratzeko gogoz bada, gure ateak zabalik dituela ere gehitu nahi dugu.

Urriaren 12an ere, Zirrimarrak lanerako gogoz

Hiritar zintzoen gisan, urriaren 12an Hispanitatearen eguna, Kolon Ameriketara iritsi zen eguna, Arrazarena edo Espainiako Jai Nazionala ospatu beharko genukeen arren, Zirrimarrak lanera dator. Ohi bezala berri ugari bildu ditugu aste honetan ere: estreinaldiak, xelebrekeriren bat edo beste, … Jaio zela bi mende bete direla eta, Agosti Xahori buruz ere jardungo gara. Jai egun arrotzei intsumisioa egiteko deiarekin bat eginez, goizeko Herri Eskoletan ere egongo gara. Eta nola ez, zirriakVSzerriak atala eta lehiaketa ere ez dira faltako.

Zerrimarren desfilea

 

Badakizue ba, zuek ere gonbidatuta zaudete zirrimarra batzuk egitera. Beti bezala, asteazkenean 21:30etatik aurrera. Laster arte!

Zirrimarrak: bete-bete gatoz!

Zirrimarrak irratsaioaren bigarren programa badator. Aste honetan izan ditugu nahiko albiste euskararen eta kulturaren inguruan: Zelaakeriak, zenbait urteurren, liburu eta maketa berri batzuk… Hauei guztiei errepaso eder bat emateaz gain, estreinatu berri den “Bertsolari” filmeko protagonista batekin hitz egiteko aukera ere izango dugu: Miren Amurizarekin. Sari baten aitzakian, Sarriz ere akordatuko gara noski. Hau dena lehiaketaz eta doinu eder batzuz lagunduta. Ez hutsik egin ba, asteazkenetan 21:30etatik aurrera (Izerditan Guairen ondoren, gutxi gorabehera…). Arraio irratian aurkituko gaituzue!

Bertsolari trailerra klikatu hemen Bertsolari filmaren trailerra ikusteko.