Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

zaratazarautz!!!!!

Ostiralean II.Bertsio gaua izango dugu putzuzulo Amets Fabrikan 21tatik aurrera. Honen harira Zaratazarautzen moldaketa edo bertsio ezberdinak entzuteko aukera izango dugu. Ez da aurreneko aldia holako saio berezia egiten dugula, hau bigarrena izango da eta ez dugu kantik errepikatuko. Hontaz aparte betiko humore beltza ekarriko dugu uhin libreetara, eta noski Gure etxearen 3.urteurrena komentatuko dugu. Gogoratu Asteartetan 21:30tatik aurrera zita bat duzula zaratarekin, B jaunarekin eta lagun izoztuarekin…………………..      Arraio irratian   99.3 fm!!!!!!!!!!!

Argazkian: Nausea

Prestatu zaitezte Ostiralerako

Ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, elektronikaren tartetxorako prestatu zaitezte guztiok. Kaiolatik saioaren aro berria aurrera doala eta aste honetan ere izango da zer gozatua.

format_b_1.jpg

FORMAT B bikote zitala eta Paul Kalkbrenner Berlindarra sakon aztertuko ditugu, baina gehiago ere izango da entzungai!! Besteak beste Supel Flu, Sebo K, Duoteque… eta Gui Boratto Brasildarraren berriena!!

kaiolatik_pegata4.jpg

Ez galtzeko modukoa izango da, zuen zain geratzen gara, UP THE KAIOLS!!

Gaur ez da Fuck Txaranga irratsaiorik egongo

Urriaren 22an egin behar genuen saioa ez da burutuko. Fuck Txarangako esatariak dituen arazo fisikoen ondorioz ezin izango du Arraio irratiko egoitzan egon irratsaioa egiten. Hala ere aurreko irratsaio baten errepikapena entzuteko aukera izango duzue.

Aldez aurretik, barkatu eragozpenak