Gabon! Nas Pelayo bezpera honetan Atalkariok gela erroxean izango gara elkartzen gaituzten hiru gairi buruz solasteko; zinea, musika eta erotika. Zinema itsua, Gorkeya eta Kitzikan saioetako esatariak elkarrekin.
Momentuz agur saioa izango da, beraz badakizue, Atalkak eta Arraio irratiak emakume* ahotsak eta betaurreko moreak behar ditu. Animatu!!!!
21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue! Ez galdu!
Zinearen Historiaz jardun genuen aurrekoan eta esan genuen soinua sartzeak Zazpigarren Artea irauli egin zuela. Audioa sartzeak, elkarrizketei ez ezik, musikari ere egin zion tokia eta, hain zuzen ere, abestiak izango ditugu protagonista gaurkoan. Izan ere, ba al dago soinuak bere papertxoa ez duen eszenarik? Kontuan izan, isiltasuna ere soinuaren barruan dagoela. Kar, kar.
Melodiak, beraz, gaurkoan. Memories of Africa-n abioian hegaz zihoazen bitartean belarriak gozatu genituen;Â The shining-go egonezina areagotu ziguten notek eta Carmina Buranak eragiten duen arnas-mozketa ukaezina da. Baina, baina, baina… Ba al dakizue soinu-banda batzuek, aita ez, ama dutela? Ba al dakizue emakume konposatzaileek egindako soinu-bandak zein diren?
Erantzunak gaurko saioan emango dizkizuegu. Ez galdu, hortaz, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.