Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2008

Hitzaldia eta Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean

ZarataZarautz irratsaioaren eta Zarauzko Gazte Asanbladaren eskutik, Maiatzaren 16an, Ostiral interesgarria antolatu da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Hasteko, arratsaldeko 20:00etan, hitzaldia izango dugu “Espekulazio basatia Valentziako El Cabanyal auzoan” izenpean.

Honen Ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera, Punk Rock gaua izango dugu bi talderen eskutik. Lehenak, Beasaingo Dune Buggy izango dira eta gauari amaiera emateko, Valentziako DSM-5 taldea egongo da emakume ahotsez lagunduriko bere punk rock zakarra astintzen.

dune_copia1.jpg

Honez gain, aipatu berriz ere gaur, gaueko 21:30etatik aurrera zuen belarriak zulatzeko prest egongo garela.

orkolaga asnoitesen

maiatzaren 12ko saioan juan migel orkolagaren bizitzaren inguruan jardungo dugu

zarautzen bikario egona, bere eguraldi gizon arloaz jardungo dugu nagusiki, XX. mendearen hasieran hainbat arrantzaleren bizitza salbatu baitzuen enbata gaiztoak iragarriz

astelehenetan 9tatik 10etara: as noites da radio lisboa 

aaaaa, ta betiko moduan beste hainbat gauza ere bai!!!

Ordutegi aldaketa ZarataZarautz irratsaioan

Pixkana-pixkanaka programazio berria hari gara egiten arraio irratian eta honen ondorioz ZarataZarauzko kideek gure irratsaioaren ordutegia aldatzea erabaki dugu. Gaurtik aurrera, gure irratsaioak, asteartetan, gaueko 21:30tan izango dira.

Honez gain, larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, kontzertu zaratatsua antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean.

violent.jpg

Bertan, 90. hamarkadako Violent Headache talde Bartzelonar mitikoa arituko da. urte askotan geldirik egon ondoren, oholtza gainera itzuli dira eta parada ezin hobea izango da Putzuzuloko kontzertu aretoan ikusteko.

Bartzelonarrez gain, Tolosako RAS taldeak eta Galdakaoko Venereal Diseasek joko dute.

arkeologi kontuak as noitesen

maiatzaren 5eko saioan inhar izango dugu gonbidatu, aranzadi zientzia elkarteko kidea,

uda honetan parte hartu duen bi indusketen berri emango digu: guatemalako la blanca maia hiria eta amaiurko gaztelua,

argazkiak ekarriko omen dizkigu gainera, estudioan bertan zuzenean ikusteko, beraz, bertara ere gonbidatuak zaudete

astelehenetan 9tatik 10etara: asnoitesdaradiolisboa

(aaaaaa, eta hauez gain, beste makina bat kontu ere bai, noski!)