Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abuztua 2011

Arranopolak 25 urte betetzen ditu

Arranopola Kultur ekimenak 25 urte beteko ditu laister eta hau ospatzeko sekulako festa antolatu dute Zarauzko Arrano tabernan. Abuztuaren 24ean, asteazkenean, urte guzti hauetan tabernan jo duten talde batzuk ariko dira.

Bertan, Metralleta, Dictadura, Stokolm SS, Diskoiraa, Txixaparrazta, Vladimir Brigadak, Hilkar, Lopeor, Mor More eta beste hainbat talde, bakarlari eta sorpresa izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Egun honetarako apropos eginiko kuña entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Hirukotea berriro ere ZarataZarautzen

Uda lasaia izaten ari gara aurtengoan zarata kontzertu eta mugimendu aldetik. Baina ZarataZarauzkoek geratzeko intentziorik ez dugunez, belarriak astintzen jarraitzeko asmoa dugu. Abuzutaren 16ko saioan, Etsaiak, Anfack, Kontrasocial eta beste hainbat talde entzuteko aukera edukiko duzue.

Gogoratu Arraio Irratia sintonizatzea, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.