Katalunian abian jarria duten sistema ekonomiko alternatibo, horizontal, integral eta autogestionarioaren nondik norakoak azalduko dizkigu Kooperatibako kide den Gorka Barañaindarrak
Hilabetea: azaroa 2011
Kaixo lagunok, lehengo aatean gure saioaren egun handia ospatu eta gero, gaur betiko formatura bueltatuko gara, alegia, 8tatik 9tara fm-n eta baita interneten ere. Gaurkoan Traum zigilu alemaniarreko musika izango dugu ardatz. Minimal doinu melodiko eta psicodelikoak eskainiko dizkigute besteak beste Max cooper Ryan davis eta konpainiak. Horretaz gain, Extrawelt bikotearen IN AUFRHUR diska berria mamitzen jarraituko dugu. Hori guztia zarauzko irrati libre bakarrean, Arraio Irratian.
Podcast: Play in new window | Download
Zoritxarrez, aurten ere Txuri jasaten ari den egoera hizpide izango degu.
24 urte ta gero, oraindik ere preso jarraitzen du eta hau salatzeko aste hontan hainbat ekimen izan dira.
Ekimen hauen inguruan eta etorkizunaz arituko gara.
Hala ere, Azaroaren 25ean indarkeri sexistaren aurkako eguna izanik, beste hainbat ekimen izan ziren bai herrian bai mundu osoko txoko ezberdinetan. Honen ondorioz, kalean izanen gara erreportari lanetan.
Ba hau dana eta zerbait gehiago, Igandean 21’tatik aurrera
Podcast: Play in new window | Download
Atzo Putzuzulo Gaztetxean Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena izan genuen. Bertan, Jasone Mitxeltorena eduki genuen, liburuaren egilea.
Honen ostean, Auzolan ekimenaren aurkezpen bat egin ziguten Usurbilgo lehen topaketan egon ziren kide batzuk.
Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bestalde, igande honetan gure FMko uhinetan ere entzun ahalko duzue, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioaren aurretik.
AZAROAK 25, ostirala
18.00etatik aurrera: AUTODEFENTSA GUNEA Udaletxe plazan. Bertan izango gara, eskuorriak banatzen, autodefentsan trebatzen eta indarkeriari aurre egiten!!!
19.00etan KONTZENTRAZIOA Udaletxe plazan Indarkeria sexistaren aurrean ekin autodefentsari!
Gaueko 00.00etan KALEA, GAUA GEUREAK DIRA EKIMENA (23.30tan musika plazan elkartuko gara). Emakumeon presentziaz, kalea gure egingo dugu. Indarkeri sexistaren aurrean ez gara kikilduko!
AZAROAK 26, larunbata
9.30-13.30 artean AUTODEFENTSA TAILERRA EMAKUMEONTZAT. Emakumeok gure burua defendatzen ikasiko dugu