Iepala!!
Igande hontan, Azaroak 20an, Espainiar Erreinuko hauteskunde orokorrak izanik, “ahotsik” ez duten alderdi “txikiekin izan ginen.
Animalistak, sekta “Komunista” bat, ekologistak eta mundu juxtu baten aldekoak.
Entzutekoak denak, baina batik bat sekta komunistako kidearekin izandako elkarrizketa, 11 kontu entzun genitula uste, baino uaindik ere beste hauek falta…
Ez galdu aukera, eman klik eta entzun
Datorren astean, Azaroak 25ean, Jose Mª Perez Diaz “Txuri”k 24 urte beteko ditu preso.
Hau salatzeko eta antolatu diren ekimenen berri emateko prentsaurreko bat burutu zen.
Txuriren amak azaroaren 23tik 26 bitarte egingo diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen gaitu:
Azaroaren 23an, asteazkenean, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso ohiak eta Ainhoa Baglietto abokatuak hitzaldia eskainiko dute biziarteko espetxe zigorraren inguruan, Antoniano aretoan, 19:00etan.
Azaroaren 24an, ostegunean, kotxe karabana egingo dute, 19:00etan Astitik abiatuta.
Ostiralean, hilaren 25ean, elkarretaratzea egingo da udaletxe plazan, eta larunbatean.
Hilaren 26an, manifestazioa, Mundo Mejorretik 19:00etan abiatuta, eta ekitaldia ondoren, Musika plazan.
Eta egun hauetarako Txuriren amarekin eginiko kuña entzun nahi izan ezker:
Urtebete inguru pasatu da Zarauzko gazte mugimenduko nahiz zenbait gaztek hausnarketa baten ondorioz, gazte problematikari modu kolektiboan eta ikuspegi zabalez heltzeko beharra ikusi genuela. Horretarako, lehenik eta behin gazteon iritziak, kezka nagusiak… ezagutzeko berreundik gora elkarrizketa egin genituen, Zarauzko Gazte Diagnostikoan bildu genituenak. Martxoan izan genuen aurkezpen nagusia eta lehen eztabaida, gerora hainbat modutan zabaltzen aritu garen arren.
Honela, Diagnostikoaren inguruan elkartutako gazteok Gazte Xaparrada eguna antolatu genuen uztailean, aztertutako kezka eta gaien inguruan eztabaidatu eta kalea astintzen hasteko. Geroztik asanbladan antolatuta hainbat ekimen bultzatu izan ditugu, joan den ostiraleko Gazte Gaubela tartean. Guk geuk sortutako emankizun txikiekin (ipuin antzeztua, dantza garaikidea, bertso musikatuak, bakarlaria…) eta Karma talde kubatarrarekin osatu genuen gaua, orain arteko ibilbidea azaltzen duen bideoa proiektatu eta asanbladan parte hartzeko deia eginez.
Iraultza hasia da, zatoz asanbladara! Igande honetan bertan izango dugu hurrengo asanblada, 18:00etan Frontoi Txikin. Den denok gonbidatuta zaudete; ADIMENA ASTINDUZ, HERRIA ASTINTZERA!