Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2011

Txuriren aldeko ekimenak antolatu dituzte

Jose Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak 24 urte daramatza preso. 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina medio, bederatzi urtez luzatu zion espetxealdia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori salatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte hil honetan.

Azaroaren 23an, asteazkenean, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso ohiak eta Ainhoa Baglietto abokatuak hitzaldia eskainiko dute biziarteko espetxe zigorraren inguruan, Antoniano aretoan, 19:00etan.

Azaroaren 24an, ostegunean, kotxe karabana egingo dute, 19:00etan Astitik abiatuta.

Ostiralean, hilaren 25ean
, elkarretaratzea egingo da udaletxe plazan, eta larunbatean.

Hilaren 26an, manifestazioa, Mundo Mejorretik 19:00etan abiatuta, eta ekitaldia ondoren, Musika plazan.

Arraio Irratiaren partetik, kuña bat egin dugu. Bertan Txuriren amak hitzegiten du, bere semearen alde egingo diren ekitaldien berri emanez. Entzun nahi baduzue, jarrraian duzue:

Danimarkako taldeei errepasoa

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu ZarataZarautz irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.

Gaur bai! Myanmar eta inguruetara goaz!!

Kaixo!

Lengo astean ujalak ziala ta Mozanbikera hartu genuen bidaia baina gaurkuan Myanmar eta inguruko beste herrialden bat zapalduko deu hirukota baten eskurik. Ez galdu aukera, beste behin ere, etxetik moitu gabe bidaiatzeko!

Zarautz bidean-en prentsaurrekoa

Pasa den larunbatean, azaroak 12, Zarautz bidean ekimenak egitasmo berri bat ezagutarazi zuen Munoan emandako prentsaurrekoan.
Martxan jarri berri den atxikimendu kanpainaren aurkezpena entzungai duzue.

Kaiolatik fest 2011ren atarian!!!

Kaixo kaiolazaleok!!! Iada Hurrengo ostiralean dugu aurtengo besta elektroniko nagusia, urtero bezala, Putzuzuloren urteurreneko egitarauaren barruan. Aurtengoan gainera berrikuntzaren batekin gatoz!!! Lehenbiziko aldiz ZARAUTZ PARADE izeneko kalejira elektronikoa antolatu dugu, arratsaldeko 6terdietatik aurrera furgoneta batekin ibiliko gara herrian zehar doinu elektronikoak zabalduz!!! Gauean berriz, gurekin izango dira K-MON (lizarra), BOMBER (andoain), JAITOR (zarautz) eta MINTEK (zarautz) gaztetxeko paretak doinu elektronikoz bustitzen!!! Sekulako egitaraua elektronika maitale guztientzako!!!

extrawelt

Gaurko saioan beraz, 18an entzungo denaren aurrerapen txiki bat entzungo dugu. Horretaz gain Extrawelt bikote Alemaniarraren IN AUFRUHR diska zoragarria ezagutuko dugu, hilabete honetan bertan Cocoon zigiluarekin kaleratua. Horretaz gain, Traum zigiluaz ere arituko gara. Alegia, sekulako saio lagunok!!! Debekatua galtzea!!! Muxu elektronikoak!!!