Press "Enter" to skip to content

Arrosako jardunaldiak otsailaren 25ean Bergarako Gaztetxean

I.Jardunaldiak izan arren Arrosa irrati sareak, bere sorreratik hainbat irratiren arteko elkarlana burutu du. Irrati bakoitzaren euskarazko irratsaioak elkarbanatzeaz gain, irratien arteko lankidetzaz eta auzolanaz aurrera egiteko bideak jorratu izan ditu bere jardunean. Otsailaren 25ean izango dira Irratiok Elkarlanean I.go Jardunaldiak Bergarako gaztetxean eta bakoitzaren tresnak zein ezagutzak trukatzea izango da jardunaldien asmo nagusia.

Jardunaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira harrerarekin eta 10etatik aurrera irratigintzari lotutako hainbat tailer praktiko izango dira. Eguerdian Gaztetxean bertan bazkaltzeko deskantsua hartuko da. Arratsaldean hausnarketarako tartea izango da eta mahai inguruak izango dira: Euskara eta komunikabideak eta Generoa eta komunikabideak.

Bukaera emateko kontzertuak izango dira 22.00etan: La Pop’lla eta Manillares Iturriaga

Dei berezia egin dute hastear edo hasi berri dauden irrati libreak jardunaldietan parte hartu dezaten, baina bertaratzea erabat librea izango dela jakinarazi dute. Euskal Herriko euskal irrati txiki eta irrati libre guztiak gonbidaturik daude. Jardualdien gaineko informazioa jaso nahi izanez gero idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude