Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2012

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

Gaur I Jaunaren urteak dira

Gaur, otsailaren 14ean, gure irratikidea den I Jaunaren urtebetetze eguna da. Lerro hauen bidez, Valdemoroko kartzelan dagoen lagunari gure besarkada beroena eta animo guztiak bidali nahi dizkiogu. Zorionak txo!!!

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, otsailaren 17an, bere aurkako epaiketa egingo dela Madrilgo Audientzia Nazionalean. Horregatik, autobusa antolatu da Zarauztik, goizeko 03:00etan irtengo dena. Bertan izena emateko, Zarauzko Arrano tabernan edo Putzuzulo Gaztetxean egin dezakezue.

I JAUNA IRRATIRA!!!

GAUR ERE KUADERNUA ITXITA…

Bigarren astez jarrayan gaurkuane ezteu Bitakora Kaiera sayoik izango, ta horregatik duela pare bat hilabete Fernando, Ander eta Imanolek Asia ingurura indako bidaian errepikapena eskeiniko dizuegu.

Hurrengo astian itzuliko gea fijo, indarberrituta eta gonbidatu geyokin.

Gaurkuan Itsaso Debekatuak irratsayo berriyantzat prime time osua!!

Gaur 19.30tan hasiko da Itsaso Debekatuak irratsaioa

Azken astetan zehar prestatu den saioak gaur izango du aurkezpena 19.30tan.
Irratsaio berri honek euskal herritarrok pairatutako errepresioaren aurpegi ezberdinak azaleratu nahi du astelehenero. Atal ezberdinak izango dituen arren elkarrizketa eta tertuliek tarte berezia izango dute ordubete inguruz luzatuko den saio honetan.

Honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero entzun aurkezpen saioa 19. 30tan FMko 99.3an edota errepikapena asteartean 14.00etan.