Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2012

Arraio Irratiak biharko grebarekin bat egingo du

Zarauzko Arraio Irratiko kideek biharko grebarekin bat egingo dugu eta gure programazioak aldaketak izango ditu. Hasteko, osteguneko Highway9 eta Atalka irratsaioek ez dute beraien saioa burutuko eta eguerdiko errepikapenak eta arrosa saretik lapurtzen ditugun irratsaioak ez dira entzungo. Honez gain, bihar, goizeko 08:00etatik aurrera greba honen inguruan Zarautzen eta inguruan egingo diren mobilizazioen berri ematen jardungo gara, FMko 99.3an edo internet bidez.

Ariola eguna antolatzeko asamblada irekia ostiralean Putzuzulon!!!

Maiatzaren 5ean Ariola eguna antolatu nahi dugu, Zarauzko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Egun bat elkarrekin antolatu, alegia, egun bat elkarrekin osatu, gozatu.

Egun hori antolatzeko, ideiak jasotzeko eta gauzak elkarrekin egiteko, bilera bat prestatu dugu Ostiral honetan  arratsaldeko 18:30etan Putzuzulon.

Bazatoz?

Playerotako final erdiak eta final mintzagai gaur Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!
Gaurko eguraldi bikainarekin saio freskagarri bat ekarriko dizuegu. Beti bezala lehenengo zatian emaitzak izango ditugu, futbolean gizonezkoen preferenteko taldeak galdu egin zuen, beste behin. Areto futbolea garaipen garrantzitsua lortu zuten eta errugbian porrot itzela jaso zuten madril aldean.

Hondartzako futbolari aipamen berezia egingo diogu gaurkoan ere, igandean jokatu ziren final erdietan ezusteko asko egon baitziren. Honez gain zaurauzko surflariek Getxon EHSF-k egindako galan jaso zituzten sariak aipatuko ditugu. Surfarekin amaitzkeo Austraial bukatu den Telstra Durg Aware Pro txapelketa nola joan den jakiñaraziko dizuegu.

Bukatze aldera antolatu berri dugun futbito txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izen emateko azken eguna apirilaren 1a denez mugi zaiteztete taldeak osatzeko.

Zirrimarrak, Gazte Martxatik Euskal Udalekuetara!

Kaixo lagunok!

Gaurko honetan ibilaldi ederrak egiteko aukera izango dugu gure gonbidatuekin. Batetik, Nafarroaren Konkistaren 500. urteurrenaren testuinguruan Jalgi Hadi Garaipenera! ekimenak antolatutako Gazte Martxa izango dugu hizpide, apirilaren 6tik 8ra izango dena.

Bestetik, udako motorrak berotze aldera, Euskal Udalekuak antolatzen dituzten kide batzuk ere izango ditugu beraien ekimenaren berri eman eta urte honetarako asmoak azaltzeko. Honez gain, ohiko berri labur, lehiaketa, artikulu eta poesiarik ere ez zaigu faltako.

Gogoratu! Gaur asteazkena, Zirrimarrak 21:45etatik aurrera Arraio Irratian! Eta bihar, DENOK GREBARA! DENOK KALERA! Gogoratu Arraio Irratiak ere saio berezia egingo duela goizean zehar, grebarekin bat eginez!

kuña_Euskal_Udalekuak2012

atalkak 29an greba

Atalka-k zenbait ohar:

Batetik, ostegun hontan atalka irrasaioak  greba deialdiarekin bat egingo degu.

Bestetik, hurrengoan aste santuko jaiak dirala  eta,  opor txiki batzuk hartuko ditugu. Apirilaren 19an itzuliko gea, pilak kargatuta, gonbidatu berriekin zuzeneko berriei ekiteko prest.

Bitartian lasai; aste hauetan zehar gure aurreko irratsaioen selekzio bat entzuteko aukera izango baituzue ostegun, ostiral nahiz larunbatetetako errepikapenetan.

Ondo ibili ta bueltarte!!!