Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2012

Plaieroak eta historikoa gaur Izerditan Blaien

Beti bezela emaitzen errepasoarekin hasiko gara Izerditan Blai, baina gaur saio mamitsua prestatu dugu.

Plaierotan nesken ligako azken jardunaldia jokatu zen eta mutilen lehen kanporaketak, sakonean aztertuko ditugu biak ala biak.

Programa amaitzeko gure txoko maitatuenetarikoa bueltan izango dugu: historikoa. Olinpiar urtea dela eta hemendik aurrerako historikoak jokuetako protagonistak izango dira. Hasteko Seoul 88-ko ‘izarra’ izango dugu geurean, Ben Johnson kanadiar atletaren kirol bizitza errepasatuko baitugu.

Beraz sintonizatu Arraio Irratia, 8tatik aurrera beste kirol saio bikain bat izango baituzue!

Gaur bertso berriak, Zirrimarretan jarriak!

Aupa lagunok!
Asteazkenero bezela, gaur ere saio bete eta interesgarria prestatu dizuegu. Albisteei errepaso bat eman eta lehiaketa intentso baten ondoren, Arabako kuadrila arteko bertso txapelketako eta Erniarraitz sariketako saioak entzuko aukera izango dugu. Gainera, Erniarraitz bertsozale elkarteko kide batekin hitz egiteko aukera ere izango dugu, Urolako sariketa honen nondik norakoan ezagutzeko. Hau gutxi ez, eta atal berri bat ere estreinatu nahiko genuke: poesiaren atala hain zuzen. Aurrerantzean, poesia errezitatuak entzuteko parada ere izango da gurean.

Hau dena, asteazkenero 21:45etatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irratian! Errepikapenak: ostegunero 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Txafen bisita aste honetako ZarataZarautzen

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Bilduko alkate guapoenaren eta Urtxuegiaren (Somotoko Erregina) herri berberekoa den gonbidatuaren bisita edukiko dugu, Txafena alegia. Astearte honetako irratsaioan, hardcore Oldschool taldeak entzuteko aukera izango dugu, Maystrike eyerball outlast eta horrelako taldeak alegia, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

FIARE-ko kideak Atalkan

Banku eta Etikoa elkar eskutik emanda imajinatzea zaila iruditzen zaizu?. Gaurkoan, Atalkan, FIARE edo banku etiko izenez ezagutzen dugun proiektuaren jardueren ezaugarri eta bereizitasunez hitz egingo dugu. Horretarako, FIAREn parte hartzen duten bi kide izango ditugu gurekin. Banku etikoaren ikuspuntutik, erabaki oro ekonomikoa da: erabaki etiko bat finean; konbikzio marko jakin batetik asumitua eta zeinaren ondorioak-eraginak batzuei on eta besteei kalte egiten diteten.

Gaurko saioa beraz, FIAREren izaera eta jarduna ezagutzen lagunduko digun elkarrizketa izango da. Baina baita gure gizarteen egituraketan, gizabanakook dugun arduraz hausnartzeko gonbita ere.

Ostegunean, gaueko 21’00etatik 22’00etara zuzenean, edo ostiralean (15’00-16’00 errepikapena) eta larunbatean errepikapena. Ostegunetik aurrea nahi duenean entzun nahi duenak ere, aukera izango du jarriko dugun podcastaren bidez.

On egin! Eta animatu parte hartzera!

Danelen eskutik beheko argazkiko parajeta goaz!!

Kaixo bidaiazale!

Lengo astian ez gendun bidaiau eta gaurkuan ekialdera hartuko deu hegazkina… nora juteko? Agian australira, eo Malasira, zehazki ez dakigu noa goazen… Danel launa kanpuan denboa luzez ibilia da, bidaia eta lana tartekatzen eta hainbat lekutan izandako esperientzien berri emango digu gaurkuan. Zu ere irratian bestaldian izango zealakuan, 21tatik aurrea bidaiatu gurekin!