Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2012

Zarauzko JANTOKI BEGANOAz atalkan

Kaixo arraiozale!

Urteurren osteko lehen saio honetan, Zarautzen, abiatu berri den ekimen interesgarri eta goxo bati buruz arituko gara gaurko saioan: PUTZUZULOKO JANTOKI BEGANOA.

 

Hilabete inguru da Zarauzko gaztetxean jantoki beganoa “estreinatu” zela. Afari beganoa, borondate truk, nahi duen ororentzat. Hilean behin egiteko asmoz hasi ziren eta lehendabiziko hura primerakoa izan zen: menua itzela, eta bertan sortutako giroa ere ederra.

Horrela bada, ekimen honetako partaide diren kide pare bat izango ditugu gure artean eta jantokiari buruz ez ezik beganismoaz ere jardungo dugu 21’00tatik 22’00etarako tartean.

 

On egin!

 

Saio benetan interesgarria izan zen lehengo ostegunekoa ere. Eta hemen behean duzue jada entzungai.

Bestetik, Beganismoarekin erlazionatutako zenbait dokumental aipatu zizkiguten Mikel eta Titok, eta hemen behean tituluak eta loturak, gaiaz gehiago jakin eta hausnartu nahi duen naiz kuriostitatea duen ororentzat:

          -A CARNE É FRACA (Brasil, 2005, 54min, erderaz azpititulatuta)     http://www.youtube.com/watch?v=5ip_imv-WTA

         -EL EMOTIVO MUNDO DE LOS ANIMALES DE GRANJA (AEB, 2007, 53min, erderaz azpititulatuta)     http://vimeo.com/2567671

          -THE END OF THE LINE (Britania Handia, 2009, 81min, erderaz)     http://www.youtube.com/watch?v=QlzIQhF6Dow

Zirrimarrak: Etxe Beltzeko kimu berriak

Apa lagunok!

Aste honetakoa ere irratsaio berezia izango delakoan gaude Zirri eta Marra. Ohiko albiste, lehiaketa, iritzi eta abarrez gain, Etxe Beltz bertso eskolako hiru kide izango ditugu gurean. Etxe Beltz bertso eskola mende laurden inguru darama lanean, eta azkenaldian nahiko indartsu dabilela esan liteke. Bertako hiru gazte izango ditugu uhin libreetan, Etxebeltz bertso eskolaren azkenaldiko martxa, aurrera ateratako ekimenak, … gurekin elkarbanatzeko. Ia bertsoren bat ere entzuteko auekera dugun!

 

Beti bezala, asteazkenero 21:45etan eta errepikapena ostegunero 15:00etan, Arraio Irratian! Zure irratiko FM99,3an!

 

Atzoko irratsaioa entzungai duzue

Atzokoan Itsaso debekatuak saioan bigarren tertulia eduki genuen. Ohiko atalez gain, esan bezala, tertuliaren txanda iritsi zen. Garazi Mugertza kazetariak bideratu zituen Iñaki Soto, Garako zuzendaria, eta Gari Berasaluze, kazetari eta idazlea. Mikel Elortzak hilabetean zehar gertatutako kontuen inguruan eginiko analisiaren harira eman zituzten iritziak bi lagunek.
Hemen duzue irratsaioa entzungai
http://www.arraio.eus/deskargak/2012/Itsaso_Debekatuak/2012-05-21tertuliasotogari.ogg

Beste astearte zaratatsu baterako prest gaude

Asteartea iritsi da eta ZarataZarauzko lagunak prest dugu. Ohiko agendari errepasoa egiteaz gain, Putzuzulon egongo diren kontzertuen inguruan hitzegingo dugu eta nola ez, gustoko dugun musika ere jarriko dugu. Gaurkoan Krixpin eta Lagun Izoztua bakarrik egongo gara gure gela arroxean baian umorea ez da faltako. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.