Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2012

Zirrimarrak: kateak apurtu, barrutik atera eta eman euskara elkarri!

Apa zirrimarrok!

Ohi bezala, irratsaio interesgarria dugu aste honetan ere. Gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean: AEK eta EHEko bina kide, hain zuzen. Korrikaren 18. edizioaz arituko zaizkigu lehenak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 25. urteurrenaz, besteak. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1erako  deitutako manifestazioaz ere hitz egingo dugu. Hori, eta ohiko berri, lehiaketa eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero 22:00etan Arraio Irratian! FM 99.3! EZ GALDU!

http://vimeo.com/53833195

dEZkontrolatu jardunaldiekin bat egingo dugu ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan dEZkontrolatu jardunaldiekin bat egingo dugu. Horregatik errepresioarekin zerikusia duten abestiak jarriko ditugu astearte honetan. Hamarkada ezberdinetako taldeen doinuak entzun ahalko dituzue beraz, gaueko 21:30etatik aurrera.

dEZkontrolatu jardunaldietako irratsaioak egunero

Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren dEZkontrolatu jardunaldien barruan, irratsaioak izango dira egunero Arraio irratian. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik aurrera irratsaio bereziak egongo dira, jardunaldien errepasoa egiten eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidatzen. Gaurko irratsaioan, herrialde maputxera joango gara eta bertako “peñi” batekin izango dugu elkarrizketa. Bertako preso politikoen egoera, lurren berreskuratzea, komunitate ezberdinen borrokak… izango ditugu hizpide. Eta bestetik, kazetari eta Askapenako kide den Martxelo Diazekin izango gara ere. Berarekin Gazan (Palestina) egiten ari diren sarraskiaren inguruan jardungo gara.

Honez gain, gaur astelehena eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Nekane Juradoren kontrol ekonomikoaren inguruko hitzaldia entzun ahalko duzue zuzenean Arraio irratiko uhinetan.

Salda Badago: The Ex eta Bertso Eskolen Eguna hizpide

Aupa Kaixo!!!

Astelehen honetako Salda Badago irratsaioan azaroaren 24ko Bertso Eskolen Egunaren berri emango dizuegu. Bestalde, The Ex taldearen kontzertuan ere izan ginen korresponsal modura eta kontzertua nola joan zen kontatuko dugu.

Pat Metheny, Xabi Strubell… beti bezela musika ezezagun eta ederra ekarriko duguzuen belarrien gozagarri. Arraiozaleok, gozatu!

Saioa hemen entzun dezakezu

Ahuntzak herrialde katalanetara

Iepala!
Igande hontan hauteskunde katalanak izango ditugu hizpide. CIUko eta CUPeko kide bana izango ditugu telefonoaren beste aldean. Beharbada beste alderdi bateko kide batekin ere izango gara.

Hala ta guztiz ere ez gara ahaztuko datorren astean izango diren dEZkontrolatu! jardunaldiataz.
Ba hoixe, adiorik ez! 21rak arte baizik!