Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2012

Biharko festaren aurrerapena gaur Kaiolan!!!

Kaixo lagunok!!! Dakizuen bezela bihar aurtengo Kaiolatik Fest ospatuko da. Bertan izango ditugu Beba eta Panda Azpeitiko Desguaze music-etik, Niko handia Lauteko kobazulotik eta Aritz. C Azkenportuko karriketatik. Gaurko saioan beraien musika entzungo duzue, biharko berotzen juteko. Horretaz gain, abesti berri batzuk ere jarriko dizkizuet. Eta adi, ze biharko festarako 5 SARRERA zozketatuko ditugu!!!! Eutsi goiai eta UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BxkpWXNck5w[/youtube]

Izerditan blai kontu askorekin dator gaurkoan

Kaixo lagunak!

Hemen gara beste asteazken bat gehiago herriko kirol aktualitatea zuei eskeintzeko asmoz.

Gaurkoan herriko taldeen emaitzak izango ditugu, zubi honetan kirol talde batzuk atsedena izan duten arren beste batzuk lanean fin jardun dira.

Honez gain surfari erreparatuko diogu, Santa Cruzen, Californian, atzo amaitu zen o’Neill Coldwater Classic froga. Munduko txapelketako zirkuituko azken aurrenekoa da eta gauzak pil-pilean daude Joel Parkinson eta Kelly Slaterren aretean.

Amaitzeko zarauzko hondartzara joango gara bertan plaierotako beste jardunaldi bat izan genuen eta honek utzitako emaitzak aztertuko ditugu.

Zirrimarrak: Natur Astea eta askoz gehiago!

Kaixo lagunok!

Ohi bezala, edukiz ondo kargatuta gatoz Zirri eta Marra. Nahikoa berri bildu ditugu aste honetan ere, baita artikulu interesgarriak eta lehiaketarako esaera zaharrak. Gainera Arkamurkako kide bat izango dugu urria hasieran egindako Natur Asteaz jarduteko. Bestetik, Ahoa bete hots jardunaldiez ere arituko gara antolatzaileetako batekin, eta gure filosofia adituaren estreineko kolaborazioaz gozatu ahalko dugu.

Badakizue, hau guztia eta askoz gehiago, asteazkenean 22:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Balerdi Balerdi eta Daniel Johnston hizpide Salda Badagon

Aupa Arraiozaleok!

Salda katilukada bero-beroarekin gatozkizue. Euskalerria Irratiak azaroaren 7-rako antolatu duen jaialdiaz hitz egingo dugu,  Balerdi Balerdi taldeaz batez ere.  Daniel Johnston abeslaria ere ezagutarazi nahi dizuegu, aurrerago monografiko bat eskaintzeko asmoa baitugu. Eta Api Uiz-en getariko kontzertua zer moduz joan zen ere esango dizuegu, lasai. Hau dena Putzuzulo Gaztetxearen 7. urtemuga eta bertan burutzen ari garen ekintza guztiak ahaztu gabe, noski. Beti bezala, astelehenean 22:00etan, Salda Badago Arraio Irratian.

 

 Saio eder hau hemen entzun dezakezu

//

Nobedade berriak ZarataZarautzen

Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurreneko ospakizunetan gabiltza baina hala ere saio berri bat prest dugu ZarataZarauzko hirukoteak. Nobedade berriekin etorriko gara oraingoan. Absurdo, Vae Victis, Voetsek… Beti bezala, galdu ezinezko zita zaratatsua duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.