Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2013

Playeroak, surfa, redpath eta errugbya Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Hemen gara beste astebetez zuei saio berri bat eskaini asmoz. Aste honetan bai, Txufo izango dugu gurekin, errugbyko errepaso sakona egiteko. Honekin batera herriko taldeen emaitzak apurrak errepasatuko ditugu.

Gure bihotzeko Redpathi ere tarte bat eskeiniko diogu. Eskoziako talde bikain honek lehen garaipena erdietsi baitu eta Gerard Bridgek kronika bikaina egingo digu.

Honez gain, Hawaii aldetik albieste bikainak iritsi zaizkigu. Aurreko astean aurreratu bezala Aritz Aranburuk jada matematikoki 2014an WCT mailan lehiatzeko txartela lortu baitu. Honen aitzakian Pipelineko uretan jokoan dagoen froga errepasatuko dugu.

Azkenik playeroei ere egingo diogtu tarte bat, ostiraleko emaitzak errepasatu eta kiniela berri bat egiteko aukera emango dizuegu, ea zorterik duzuen!

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Ura patrikan dakarren Salda

Aupa entzule!!

Nobedade latzak gaurko Salda Badagon. Batetik, irratsaioan Neighbor taldearen “Ura patrikan” estreineko diska bikaina ekarri dugu gure belarrien gozagarri. Programa osoa eskeini diogu deskubrimentu paregabe honi.

Bestetik, berri pozgarri bat: KKinzona Irratia gure irratsaioa emititzen hasiko da. Hau poza! Urretxun eta Zumarragan ere entzun ahalko da Salda Badago hemendik aurrera.

To! abesti- zerrenda. Entzuleok, gozatu!!

[vimeo]http://vimeo.com/21758123[/vimeo]

Mallorkatik ekarritako diskoei errepasoa ZarataZarautzen

Pasa den zubi honetan Managaitz eta Metralleta taldeak Mallorkan izan gara kontzertu bat ematen eta bertan lortu ditugun diskoekin osatuko dugu aste honetako ZarataZarautz irratsaioa. Honez gain, gure ohiko agenda eta betiko txorakeriak izango dituzue, eta agian, soilik agian opariren bat ere zozketatuko dugu. Hau dena, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrerea Arraio Irratiko uhin libreetan edo internet bidez.

aspirina

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Zarauzko postalak.Atalkan Amagoia Gurrutxagarekin

Atalka Irrasaioko elkarrizketa saiora, Amagoia Gurrutxaga gonbidatu degu.

Gerra zibil garaian Zarauzko herrian zer gertatu zan trasmititzeko behar handia dagola konturatu

eta datu bilketa egin eta gero, Zarauzko postalak liburua argitaratu berri du.

Hemen, frenterik ez egon arren, hildakoak, emakume bortxatuak, txibatoak, desagertuak,.

Oso elkarrizketa interesgarria. Dudik gabe, entzutera gonbidatua zaude. Merezi du!

 

 

.