Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2014

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Iepa kaixo, konpromezu ezberdinak medio gaur ezingo dugu Kaiolatik saiorik eskeini. Ala ere, lehengo asteko saio paregabea izango duzue entzungai!!! Apirila eta Maiatzeko doinu berriez osatua. Barkatu eragozpenak eta UP THE KAIOLS!!!

Zinema Itsua TROPIKALA

Eguraldiak ekarri digun berotasunak kaltetu egin gaitu eta saio TROPIKAL batekin gatoz. Kubara bidaiatuko dugu bertako zinemaz hitz egiteko. Historiari errepaso txiki bat emango diogu, Buena Vista Social Club dokumentalaz hitz egingo dugu eta emakume kubatarrak dokumental generoan duten garrantziaz hitz egingo dugu.

Guzti hau troba onenarekin batera!

21:30tatik aurrera Arraio Irratiko 99.3an

 

poster31

Arraio Irratiak 8 urte!!!

kartela_8_urteZarauzko Arraio Irrati libreak 8 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dugu:

Maiatazaren 20an asteartean, urteurreneko saio berezia egingo dugu 8 urte hauetan pasa diren saio ezberdinetako protagonistekin. Besteak beste, Trio Kalabera, Arraio Blues, Tripontziola, Oilotegitik eta Arraioeneako lagunak berriz ere gure uhin libreetan izango ditugu.

Maiatzaren 22an, Hala Bedi Irratiko lagunak izango ditugu Putzuzulon, Gasteizko irratiaren 30. urteurreneko dokumentala aurkezten.

Ostiralean, Maiatazaren 23an, Sostemible antzezlana edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean.

Eta urtemugari bukaera eder bat emateko, sekulako festa antolatu dugu larunbatean, Maiatzaren 24ean. Goizean, Gipuzkoako bolo txapleketa egongo da poligonon, eta irratiko kideak hau girotzen ibiliko dira. Ondoren bazkaria edukiko dugu Gaztetxean (Txartelak ohiko tokietan). Bazkalostean Imanol Karballo bakarlaria edukiko dugu. Arratsaldean Putzuzuloko txarangarekin kalera irtengo gara eta eguna bikain amaitzeko, Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertu bikaina edukiko dugu gauean.

Surfa izango da biharko Izerditan blaiko gai nagusia

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aste honetarako prestatu dugun saioan surfa izango dugu aztergai. Atzo amaitu zen Brazilgo uretan maila goreneko 4. froga gizon zein emakumezkotan. Bertan izan dugun bidali bereziarekin telefonoz hitz egingo dugu gertatutakoaren berri zuzena izateko.

Honez gain ezin dugu ahaztu Redpathek Ronnie Travers Memorialeko finala jolastu zuela, beraz, Eskoziatik ere kronika mamitsua ekarriko digu Gerard Bridgek. Atal honen aurretik ordea herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan.

Asteazkenean 20.00tatik aurrera izango gara zuzen zuzenean FMko 99.3an!
IMG-20140513-WA0000

ZarataZarautz berri bat dugu gaur

Beste astearte bat iritsi zaigu eta prest dugu ZarataZarautz berri bat. Gaurkoan, ohiko agendaz gain, Los Crudos taldeko abeslaria den Martin Sorrondeguyri eginiko elkarrizketa txiki bat entzun ahalko duzue, baita Putzuzulon eman zuten kontzertuaren zatirenbat ere.

Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

maiatzak_13_martin_entrevis