Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaxo entzule!
Asteazken honetan ere tourreko etapa zuzen zuzenean eskainiko dizuegu arratsaldeko 15.00tatik aurrera. Oraingo honetan 124.5 kilometrotan lehen mailako hiru mendate eta maila bereziko Saint-Lary Pla d’Adet igo beharko dituzte, azken honetan izango dutelarik amaiera.
Lehenengo postua oso finkaturik dagoen arren podiunerako borrokan txirrindulari ugari daude. Oraingo honetan gainera goi mailako esatariak izango dituzue: Naxari, Proxi eta Malintxe. Beti bezala gogoratu porra egiteko modua izango duzuela aurpegi liburuan edota Arraioko estudiora joanda.
Be First to Comment