Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2017

Zorionak Maialen!!

Kaixo, kaixoo!

BEC-eko biharamunetan, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia eta jarraipena egingo dugu aste honetako irratsaioan. Bestalde, Kopla Txapelketarako 2 sarreren ZOZKETA EGINGO DUGULA!! Gainera, Yoseba Peñaren puntu-eraztuna eta Teleskopiotik Nahikari Gabilondorekin egingo dugu bidaia 18 urte atzera.

Interesgarria dator aste honetakoa!!! Asteazkenean 20:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3FM!

https://pbs.twimg.com/media/DQJoYcaXUAE02Rv.jpg:thumb

 

 

 

Urtea bukatzeko, Danda!

Kaixo lagunok!

Egin dugu ba urteko azken irratsaioa ere, modu ezin hobean gainera. Danda gazte asanblada berriko hiru kide izan ditugu gela arroxean, eta sortzen ari diren mugimenduaz zein herriko hainbat gairen inguruan aritu gara solasean. Aspaldiko partez, gainera, Edonato ere etorri da irratira bere galdera-hausnarketak egitera.

Gogoratu, 2018an erkingo diogu berriz irratsaioari Arraioko uhin askeetan. Beti bezala, igandero 21:00etan, FM 99.3!

Oarsoaldeko Labore Konstsumo Kooperatiba Presio Heltzean

Aste honetako Presio Heltzea irratsaioan, Oarsoaldeko Labore Kontsumo Kooperatiba edukio dugu. Torreoia Bizirik plataformak antolaturiko “Auzolanean alternatibak eraikiz” jardunaldien barruan bertako bi kide izan genituen proiektua aurkezten Vistalegre auzoko Torreoian. Irratsaioa, gaur, 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Euskararen inguruko berriak ardatz gaur Anabasan

Euskararen Egunaren ondorena aprobetxatu dugu euskararen egoerari buruz gogoeta egiteko. Horretarako, Euskal Herrian Euskaraz taldeko Urko Aierbe etorri zaigu Putzuzuloko gela arroxara, harekin nazio mailako irakurketa egingo dugu.

Bestalde, Mikel Laboa eta Xabier Lete abeslariak ere gogoratu ditugu, abenduan hil baitziren haiek, duela bederatzi eta zazpi urte, hurrenez hurren.

Bistan denez, geurean gai bat baino gehiagok dute tartea, eta horregatik deitu diogu Anabasa Atalkako kapitulu berri honi.